Edukira zuzenean joan

Jenny Holzer. Zera deskribaezina

Jenny Holzer: There was a war [Gerra bar izan zen] eta harrizko bankuen instalazioa (207. aretoa)

Info gehiago

Jenny Holzer: Purple [Morea] eta I woke up naked [Biluzik esnatu nintzen] (209 aretoa)

Info gehiago

Iruzkinak

Jenny Holzer: Sworn Statement [Zinpeko deklarazioa], Ram [Ahari-burua] eta giza hezurrak (208 aretoa)

Izenburua:
Jenny Holzer: Sworn Statement [Zinpeko deklarazioa], Ram [Ahari-burua] eta giza hezurrak (208 aretoa)
Erakusketa:
Jenny Holzer. Zera deskribaezina
Gaiak:
Giza gorputza | Heriotza | Artea eta espazioa | Artea eta literatura | Artea eta politika | Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Mugimendua | Sinbologia | Gerra | Afganistango gerra | AEB | Indarkeria
Mugimendu artistikoak:
Arte Kontzeptuala
Artelan motak:
Instalazioa
Aipatutako artistak:
Holzer, Jenny

Areto honetako sabai-leihotik zintzilik errotulu elektroniko bat dago: Sworn Statement (edo Zinpeko deklarazioa). Lan horretan, afganistandar atxilotuen abusuekin lotutako dokumentu desklasifikatuetako zatiak agertzen dira. 2003. urtean, AEBetako komandanteek, Afganistanen zeudela, hainbat salaketa jaso zituzten indar berezien unitateek atxilotuei sistematikoki tratu txarrak ematen zizkietela-eta. AEBetako Armadak ikerketa bat abiarazi zuen, eta afganistandar lekukoak, medikuak, AEBetako soldaduak eta beteranoak elkarrizketatu zituzten. Afganistango lekukoen kontaketa xeheek hertsiki berresten zituzten hasierako akusazioak, baina armadako ikertzaileek ondorioztatu zuten ez zegoela tratu txarra egon zela baieztatzeko froga nahikorik, eta ez zituzten auzipetu.

Aretoaren zoruan, LEDezko beste errotulu bat dago, zazpi metrotik gorako luzerarekin. Errail robotizatu bati en ondorioz, LEDezko seinalea aretoaren hondorantz jaurtitzen da behin eta berriz, eta Erdi Aroko ahari-buru bat gogora ekartzen du. Holzerrek Ram (edo “Ahari-burua”) jarri zion izena, erreferentzia horri keinu eginez, eta pantaila argitsuak Anna Świrszczyńska-ren poesia hartzen du. Świrszczyńska Varsovian jaio zen 1909. urtean, eta Poloniako erresistentziarekin bat egin zuen Bigarren Mundu Gerran; erizain boluntario gisa aritu zen 1944an nazien okupazioaren aurkako Varsoviako altxamenduan. Hain zuzen ere, hori izan zen garai hartan Europan erresistentziak egin zuen ahaleginik handiena.

LEDezko errotuluaren alde bakoitzean, hitzak abiadura desberdinetan agertzen dira, gizakien hizketaren patroiak iradokitzeko. Holzerrek honela deskribatzen du hori: “ahotsaren inflexioaren baliokide zinetikoa”. Argiak piztu eta itzali egiten dira, keinukari. Itzalaldi baten ondoren, bat-bateko kolore eztanda batek hartzen du lurra, eta Holzer-ek aretoan kontu handiz ipini dituen giza hezurrak argiztatzen ditu.

Holzerrek 1990eko hamarkadaren erdialdeaz geroztik erabiltzen ditu giza hezurrak bere instalazioetan. Honela azaltzen du artistak: “Hezurrak Jugoslaviako gerra amaitu eta berehala hasi nintzen erabiltzen, han, taktika gisa, emakumeak eta neskatilak jomugan ipintzen hasi zirenean. Jasangaitza zitzaidan. Une horretan ezin nuen soilik hizkuntzarekin fidatu, eta gorputzera jo nuen. Gerraren, hilketen eta erasoen ondorioak erreal ikus zitezen nahi nuen, eta ez neutral”.

Erakusketako hezurrek jatorri etikoa dute, eta lagin medikoen eta hezkuntza-materialen hornitzaileen bidez eskuratu dira, esate baterako, eskeleto artikulatuetatik. Ekintza bortitz orok duen ikaragarrizko kaltearen oroigarri dira hezurrak.

BESTE ATALAK

Sarrera

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: inspirazioak (202 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Louise Bourgeois, Nature Study [Estudioa bizitik], 1984

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paul Thek, Meat Cable [Haragi-kablea], 1966

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer, Redaction Paintings [Zentsura-pinturak] (203 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer, or Burnt [edo erreta], 2013-19 (201 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Akuarelak (204 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Posterrak eta sarkofagoak (205 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Marrazkiak, seinale margotuak, LEDak, eserlekuak (206 aretoa)