Edukira zuzenean joan

Jenny Holzer. Zera deskribaezina

Paul Thek, Meat Cable [Haragi-kablea], 1966

Info gehiago

Jenny Holzer, or Burnt [edo erreta], 2013-19 (201 aretoa)

Info gehiago

Iruzkinak

Jenny Holzer, Redaction Paintings [Zentsura-pinturak] (203 aretoa)

Izenburua:
Jenny Holzer, Redaction Paintings [Zentsura-pinturak] (203 aretoa)
Erakusketa:
Jenny Holzer. Zera deskribaezina
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta politika | Artea eta teknologia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Materiala | Gerra | Irailaren 11 | Zentsura | AEB | Indarkeria
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Holzer, Jenny

Holzer-ek pintura ikasi zuen, eta artista abstraktuen lana miretsi zuen: besteak beste, Kazimir Malevich-en, Ad Reinhardt-en, Mark Rothko-ren eta Barnett Newman-en lana. 1970eko hamarkadaren amaieran, ordea, Whitney museoko ikasketa-programa independentean zegoen bitartean, New Yorken bizi zela, Holzer arte publikoan arreta jartzen hasi zen, eta testua erabiltzen, adierazpide nagusi gisa. Hiru hamarkadaz baino gehiagoz alde batera utzi zuen pintura, eta testuan oinarritutako lanak egiten hasi zen beste euskarri batzuetan, esate baterako, harrietan edo errotulu elektronikoetan.

New Yorkeko World Trade Centerreko erasoen ondoren, Holzerrek Informazio-Askatasunaren Legearen barruan argitaratu ziren AEBetako gobernuaren dokumentuak ikertu zituen; izan ere, gehiago jakin nahi zuen irailaren 11ko gertakarien eta horien ondorengo Ekialde Hurbilaren inbasioari buruz. Gobernuaren dokumentu horiek, asko gogorki zentsuratuak, iturri primarioetako informazioa ematen dute, garai hartan ohiko prentsan agertzen ez zena; horrez gain, Holzer pinturara bueltan ekarri zuen ezaugarri grafikoa dute dokumentuek.

Olio-pintura liho gainean aplikatuz, artistak funtsezko dokumentu desklasifikatuak erreproduzitzen ditu. Horretarako, orri bakoitza handitu, eta edukia serigrafiatzen edo eskuz zehatz kalkatzen du, idatzi gabeko testua eta zentsuraren markak, biak, erreproduzitzeko. Kasu batzuetan, horren gutxi da ezabatu gabeko edukia, ezen gure buruari galdetzera bultzatzen baikaitu, zer informazio galtzen ari ote garen. Koadro hauetako batzuen azalera konplexuan, Holzerrek kolorea eta batzuetan metalezko xaflak erabili ditu, jakitera eman edo nabarmentzeko nola hedatzen edo gordetzen duten dokumentu horiek boterearen eta gerraren taktikei buruzko informazioa.

Holzerrek datuak bilatu zuen George W. Bush-en agintaldi-garaian Iraken egindako operazio militarren eta Guantanamoko presondegian egindako atxiloketen inguruan; halaber, FBItik eta beste iturri batzuetatik ateratako dokumentuak ere bilatu zituen artistak, mehatxu terroristen eta ziberkontraespioitzaren ingurukoak; mota guztietako dokumentuak bildu zituen: memorandumak, autopsia-txostenak, mapak, komunikatu diplomatikoak, galdeketa-agiriak eta atxilotuek eskuz idatzitako apelazioak. Material horrek argitara ateratzen ditu militarren eta inteligentzia zerbitzuen praktiken alderdi batzuk, eta zalantzan jar dezake indarkeriaren normalizazioa politikaren nahiz hedabideen esparruan.

Areto honetan, lehen aldiz egongo dira ikusgai hainbat pintura berri: duela gutxi argitaratu diren dokumentuak irudikatzen dituzte, lotura dutenak 2016ko presidente-hauteskundeetan Errusiak eragindako interferentziaren inguruan Robert D. Mueller Fiskal Bereziak egindako ikerketekin.

BESTE ATALAK

Sarrera

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: inspirazioak (202 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Louise Bourgeois, Nature Study [Estudioa bizitik], 1984

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paul Thek, Meat Cable [Haragi-kablea], 1966

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer, Redaction Paintings [Zentsura-pinturak] (203 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer, or Burnt [edo erreta], 2013-19 (201 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Akuarelak (204 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Posterrak eta sarkofagoak (205 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Marrazkiak, seinale margotuak, LEDak, eserlekuak (206 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: There was a war [Gerra bar izan zen] eta harrizko bankuen instalazioa (207. aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Sworn Statement [Zinpeko deklarazioa], Ram [Ahari-burua] eta giza hezurrak (208 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Purple [Morea] eta I woke up naked [Biluzik esnatu nintzen] (209 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago