Edukira zuzenean joan

Jenny Holzer. Zera deskribaezina

Jenny Holzer: Akuarelak (204 aretoa)

Info gehiago

Jenny Holzer: Marrazkiak, seinale margotuak, LEDak, eserlekuak (206 aretoa)

Info gehiago

Iruzkinak

Jenny Holzer: Posterrak eta sarkofagoak (205 aretoa)

Truisms seriea esaldi bakarreko 250 adierazpenek osatzen dute. Holzer-ek idatzi zituen 1970eko hamarkadaren amaiera aldera, topikorik ohikoenen ereduari jarraiki. Truismo bakoitzak polemikoa izan litekeen ideia bat aurkezten du, egitate zintzo bat balitz bezala. Truismoen multzoak hainbat ikuspuntu eskaintzen ditu, eta ikusleari aukera ematen dio aztertzeko nola egituratzen diren sozialki balioak, sinesmenak eta errealitatea. Posterrez gainera, Truismoak gailu elektronikoetan, harrizko zoruetan, eserlekuetan, kapeletan eta elastikoetan agertu dira. Hurrenkera alfabetikoan eta zerrendatuta, Holzerrek adierazpenok lehenengoz anonimoki erakutsi zituen, Manhattan behealdean itsatsitako zuri-beltzeko karteletan.

Truismoekin batera, koloretako karteletan inprimatuta ageri dira Inflammatory Essays (edo “saiakera supiztaileak”) delakoak, areto honetarako berariaz diseinatutako antolaera berrian. 1979 eta 1982 artean idatzi zituen Holzerrek testu horiek, eta artistak irakurri zituen manifestu politikoen, artistikoen, utopikoen eta beste batzuen eragina dute. Saiakera bakoitzak ideologia edo ikuspuntu partikular bat defendatzen du sutsuki, anonimotasunari uko egin gabe. Holzerrek ikusleei gonbita luzatzen die, gogoeta egin dezaten aldaketa sozialerako premiazko beharraren, iritzi publikoa manipulatzeko aukeraren eta iraultza gertatzeko beharrezko baldintzen inguruan.

Bilbon, Truisms eta Inflammatory Essays, ingelesezko jatorrizko bertsioetan ez ezik, gaztelaniaz, euskaraz, frantsesez eta alemanez daude ikusgai. Museoaren hezkuntza-jarduera desberdinetan parte hartzen duten pertsonek testu horiei erantzuteko aukera dute, karteletan zuzenean idatzita; izan ere, hori da jende askok egiten zuena Truisms eta Inflammatory Essays kaleetan ikusgai ipini zirenean lehen aldiz.

Aretoaren erdian harrizko hiru sarkofago daude. Holzerrek 1980ko hamarkadaren amaiera aldera egin zituen lehen sarkofagoak, eta bere Laments [edo “Auhenak”] saileko testuak zizelkatu zituen horien estalkietan. 1989an idatzi zuen Laments, HIESaren epidemiaren goraldi lazgarriaren aldian, eta alferrikako heriotzen kronika egiten du lehen pertsonan, hura pairatu zuten emakume, gizon, haur eta haurtxo anonimoen ahotsa baliatuz. Laments lanak irudikatzen dituen alferrikako heriotza ugarien artean, politika desegokien ondorio izandakoak ere badaude. Areto honetan, granito beltzez eta marmol gorriz egindako sarkofagoek Laments edo auhenak dituzte inskribatuta. Hirugarren sarkofagoak —Carrarako marmolez eginak— Anna Świrszczyńska-ren poema bat du zizelkatuta, heriotzaren eta gerra bizitzearen izugarrikeria deskribatzen duena.

BESTE ATALAK

Sarrera

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: inspirazioak (202 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Louise Bourgeois, Nature Study [Estudioa bizitik], 1984

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paul Thek, Meat Cable [Haragi-kablea], 1966

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer, Redaction Paintings [Zentsura-pinturak] (203 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer, or Burnt [edo erreta], 2013-19 (201 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Akuarelak (204 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Posterrak eta sarkofagoak (205 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Marrazkiak, seinale margotuak, LEDak, eserlekuak (206 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: There was a war [Gerra bar izan zen] eta harrizko bankuen instalazioa (207. aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Sworn Statement [Zinpeko deklarazioa], Ram [Ahari-burua] eta giza hezurrak (208 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Purple [Morea] eta I woke up naked [Biluzik esnatu nintzen] (209 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago