Edukira zuzenean joan

ERRUSIA!

Ikonoaren aroa: XIII.–XVII. mendeak

Info gehiago

Atalak

Mendebaldeko maisulanak Errusian: Pedro I.aren, Katalina II.aren eta Nikolas I.aren bilduma inperialak

Izenburua:
Mendebaldeko maisulanak Errusian: Pedro I.aren, Katalina II.aren eta Nikolas I.aren bilduma inperialak
Erakusketa:
ERRUSIA!
Gaiak:
Artea eta erlijioa | Artea eta politika | Bildumagintza | Artearen demokratizazioa | Museoak | Historia | Errusiako Iraultza | Errusia | Frantzia | Italia | Katalina II.a Handia | Nikolas I.a | Pedro I.a Handia
Artelan motak:
Eskultura | Pintura
Aipatutako artistak:
Garofalo, | Bienaimé, Luigi | Chardin, Jean-Baptiste-Siméon | Lorrain, Claude | Rubens, Peter Paul | van Dyck, Anton

XVI. mendetik aurrera, Moskuko Kremlingo Armategiko Kamera delakoa armak, opari diplomatikoak, arte-objektuak eta Estatu zeremonietako bestelako parafernalia biltzen eta kontserbatzen hasi zen, nahiz eta arte-bildumak per se ez ziren Pedro I.a baino lehen existitu (Pedro Handia, 1672–1725). Aipaturikoak San Petersburgo hiria sortu zuen 1703. urtean, eta Errusiako hiriburu bilakatu zen 1712. urtean. Apaindu beharreko eraikuntza eta jauregi ugari eraiki zen, eta hiri berriaren egituraren zati batek agerian uzten du Errusia mendebalderantz ireki zela nahita. Pedrok atzerriko artistak gonbidatu zituen Errusiara eta mendebaldeko artelanak eta antzinakoak eskuratu zituen bere bildumarako. 1710. eta 1714. urteen artean Uda-Jauregia eraiki zen, eta jainko paganoen estatua klasikoak erabili ziren bertako Udako Lorategiak apaintzeko. Horrek errusiar Eliza Ortodoxoaren haserrea eragin zuen. Elizak, izan ere, galaraziak zituen idolo haiek, tentaldirako bidea erakusten zutelako. Behar bada, Pedroren eskulturarik ospetsuena marmolezko Afrodita bat izan zen. Ustez II. mendean jatorrizko eskultura greko batetik eginiko kopia erromatarra zen, Venus Tauride izenez ezaguna. Eskultura hau Italian eskuratu zuen 1718–19 urtean. Pedrok lehenetsi egiten zuen eskultura, baina pintura ere bildu zuen, Garofalo-ren Ehorzketa santua barne (1520ko hamarkada). Margolan hau 1720ko hamarkadan aurkeztu zioten Rafael-ek eginikoa zela esanez. Pedroren erregetzaren amaieran, 4000 margolan zituen bere arte-fondoak.

1762. urtean, Pedroren ezkon-biloba, Katalina II.a (Katalina Handia, 1729–1796), alemaniar printzesa, Errusia guztietako enperatriz bilakatu zen, haren senar onartu gabearen, Pedro III.aren (1728–1762), aurkako estatu-kolpearen ondoren. Katalina errusiar Ortodoxiara aldaturik zen eta errusiera ikasirik zuen; Voltaire-ren filosofia ilustratu frantziarraren eragin handia zuen eta, hortaz, gortean frantsesez hitz egiten zen. Errusiara kulturarik onena eramateko asmoz, atzerriko arte-bildumak eskuratzen hasi zen 1764. urtetik aurrera. Bilduma haiek 1762. urtean amaitutako Negu-Jauregian gorde ohi zituen, baita Katalina Jauregian ere, Tsarskoe Selo-ko bere udako egoitzan. 1765. eta 1969. urteen artean Hermitage Txikia izenez ezagutzen den gehigarria egin zitzaion Negu-Jauregiari, artelanak gordetzeko, eta 1771. urtean Hermitage Handiaren lanak hasi ziren. Azken hau bilduma inperialak gordetzeko eraiki zen. Katalinak bere agenteek atzerrian eskuratutako maisulanekin bete zituen areto hauek, esate baterako Denis Diderot idazle eta filosofo frantziarrak Parisko, Berlingo, Amsterdamgo eta Londreseko enkanteetan lorturikoekin. Eskurapenen artean, bi biluma dira nabarmentzekoak: Pierre Crozat-ena (Paris, 1772. urtean eskuratua) eta Sir Robert Walpole-rena (Londres, 1785. urtean eskuratua). Peter Paul Rubens, Anton van Dyck, Claude Lorrain eta Antoine Watteau artista historikoen artelanez gain, Katalinak garai hartako beste hainbaten artea ere eskatu eta eskuratu zuen, hala nola Jean-Simeon Chardin-ena. 1783. urtean inbentarioa egin zenean, bere fondoek 2.658 margolan zituzten.

Katalinaren ondorengoek bilduma inperialak handitzen jarraitu zuten. Haren seme Pablo I.ak (1754–1801) bilduma hura Museo Inperial gisa indartzeko ahalegina egin zuen. Eta Pablo I.aren semeak, Alexandro I.ak (1777–1825), 1815ean Napoleon-ek izan zuen porrotaren buruak, Napoleonen lehen emaztearen, Frantziako Josefinaren, bilduma partikularra eskuratu zuen, espainiar artelan asko erosi zuen eta fondo inperialak handitu zituen, errusiar artea sartuz. Hermitagea Parisko Louvre-aren antzerako estatu-erakunde bilakatzeko helburuarekin, Museo-Jauregi estatusa eman zion Ermitageari, eta bere erregetzaren amaieran, pertsona-kopuru mugatuari ireki zizkion bertako ateak. Garai hartan, museoa errusiar artista gazteei zuzeneko ikasketak emateko gune bilakatu zen.

Alexandroren anaiak, Nikolas I.ak (1796–1855) Negu-Jauregia berritzeko lanak gauzatu zituen 1837ko sutearen ondoren. Sute hark ia guztiz suntsitu zuen barrualdea. Mendebaldeko museoen antzeko bat sortzen saiatu zen, hain justu ere, Vatikanokoaren antzekoa. Bidaia berezi bat egin zuen Italiara 1845. urtean, eta eskultura barne hartzen zuten artista neoklasikoen artelanak eskuratu zituen bertan, esaterako Luigi Bienaimé-renak. Nikolasek Leo von Klenze alemaniar arkitekto nabarmenari eman zion Hermitage Berriaren diseinua egiteko ardura. Eraikin berriak, gainera, lehenengoz publikoarentzako sarrera izan behar zuen. 1852ko otsailean Hermitage Berria, Museo Publiko izenez ere ezagutu zena, ateak ireki zituen gizartearen goi-mailako geruzentzat. Nikolasen ondorengo izan zen Alexandro II.aren erregetzan (1818–1881), museoa liberalizatu egin zen eta ateak zabaldu zituen publikoarentzat. 1917ko boltxebikeen iraultzaren ondoren, bilduma inperiala jabetza nazional izendatu zuten, eta museoari izen berria eman zitzaion: Hermitage Estatu Museoa.

BESTE ATALAK

Mendebaldeko maisulanak Errusian: Pedro I.aren, Katalina II.aren eta Nikolas I.aren bilduma inperialak

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Ikonoaren aroa: XIII.–XVII. mendeak

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Europa mendebaldeko estetika bere egitea: XVIII. mendea

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Arte errusiarraren heldutasuna: XIX. mendearen lehen erdialdea

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Frantziar maisulan modernoak: Sergei Shchukin-en eta Ivan Morozov-en bildumak

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Artea eta gizartea: XIX. mendearen bigarren erdialdea

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Tradizioa onartuz eta bide berriak irekiz: XX. mende hasiera

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Artea eta ideologia: 1920ko hamarkadaren amaiera eta 1930ekoa

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Arte ofiziala eta ez-ofiziala: 1950eko hamarkadatik 1980kora

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Ilia Kabakov: Espaziora hegan egin zuen gizona, 1981–88

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Gune berriak irekiz: laurogeiko hamarkadatik gaur egunera

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Historia, artxiboa eta museoa: iraganetik etorkizunera

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago