Edukira zuzenean joan

ERRUSIA!

Frantziar maisulan modernoak: Sergei Shchukin-en eta Ivan Morozov-en bildumak

Info gehiago

Tradizioa onartuz eta bide berriak irekiz: XX. mende hasiera

Info gehiago

Atalak

Artea eta gizartea: XIX. mendearen bigarren erdialdea

Alexandro II.a 1851. urtean bilakatu zen tsar, eta liberalismo-aldi bati eman zion hasiera. Gauzatu zuen erreformarik garrantzitsuena, agian, 1861eko martxoaren 3ko errusiar morroien liberalizazioa izan zen. Bere ekimenek ahalbidetu egin zuten tsarraren gobernuari desafio egin zion intelektual- eta idazle-klase berri bat sortzea, hainbat oposizio-talde sortzeko bide emanez. Izan ere, “Herriaren Nahia” izeneko talde batek, Gobernua eraldatzeko terrorismoa defendatzen zuenak, Alexandro hil zuen 1881. urtean. Bere erregetzan, dena dela, San Petersburgoko Arte Eder Akademiak haren aitaren, Nikolas I.aren (1825–1855), aro autokratikoagoan ezarritako eredu murriztailea jarraitu zuen. Nikolas I.ak, izan ere, arteak pertsonalki arautzeko interesa agertu zuen. 1863. urtean, Akademiako hamalau artistak, Ivan Kramskoi buru zutela, uko egin zioten Urrezko Domina ohoretsua lortzeko egokitu zen gai mitologikoa margotzeari; eta beraiek hautatutako gaia margotzea galarazi zitzaienean, dimisioa aurkeztu zuten eskolan. Frantziar artistek, Edouard Manet-ek eta Claude Monet-ek ere bai, berrikuntza formalerako eskubidea aldarrikatu zuten urte hartan bertan Parisko Salon des Refusés-en. Errusiarrek, ordea, garaikideak eta gizarte-mailako garrantzia zuten gaiak margotzeko egiten zuten borroka. Hamalau artista hauek kooperatiba bat sortu zuten, San Petersburgoko Artel-a, eta Nikolai Chernishevski filosofo sozialistaren Zer egin? liburuak (1862–63koak) famatu bihurtutako ideia komunalak hartu zituzten eredutzat. Artel-ak zortzi urte iraun zuen.

1870. urterako Kramskoi indarturik zegoen, eta Nikolai Ge eta Vasili Perov gisako artistak zituen berarekin; hauekin batera, Erakusketa Ibiltarien Elkartea sortu zuen. Talde hau Peredvizhniki edo Ibiltariak izenez ere ezagutzen zen, eta San Petersburgoko Arte Eder Akademiako eta Moskuko Pintura-, Eskultura- eta Arkitektura-Eskolako artistak biltzen zituen xede berberen inguruan: errealismoa, populismoa eta kontzientzia nazionala artean. 1871ko azarotik aurrera, euren erakusketa ibiltarien bidez, garaiko artea eraman zuten Moskutik eta San Petersburgotik haratagoko errusiar hirietako publikoarengana. Ibiltariak goraipatu egin ziren “Akademiarekiko morrontza-dependentzia” eten zutelako. Haustura hura Moskuko Pavel Tretiakov bildumagile eta negozio-gizonaren laguntza pertsonalari eta finantzarioari esker gauzatu ahal izan zen, hein handi batean.

Ibiltarien helburua, euren arteak zenbait idazle garaikideren artelanek, esaterako Fiodor Dostoievski edo Leon Tolstoi artistenek, bezainbesteko baliagarritasuna lortzea zen; hau da, ideal demokratikoak adierazteko, gizarte-desberdintasunak kritikatzeko eta funtsezko gai moralak proposatzeko baliagarri izatea. Beraien ikuspegia —zenbaitetan errealismo kritiko edo ideologiko izenez ezaguna—, erretratuaren, paisaiaren eta historia- eta genero-pinturaren bidez artikulatu zuten. Artista hauek pertsona xehe eta zapalduengan jarri zuten arreta, Estatuaren eta kleroaren ustelkeria islatuz. Ilia Repin-en Volgako zirgariak (1870–73) artelanak morroi liberatuek sarri bete behar izaten zuten zeregina erakusten du, eta langileen duintasuna jartzen du agerian, pertsona indibidualizatu gisa irudikatzen baitira, tipo jakinen erakusgarri bihurtuz. Artelan hau, Ibiltarien ikuspegiaren eredu ikonikoa da.

Erlijioarekiko interes berritua taldearen baitan ere sortu zen, eta euren margolan askotan, mende amaierako Errusiako gai nagusiaren sinbolo bilakatu zen Kristo: hau da, gizakiak egia morala lortzeko gauzatzen duen etengabeko bilaketarena. XIX. mende amaieran Mijail Vrubel-ek nazioarteko mugimendu sinbolistari loturiko estiloa eta gai mistikoa garatu zituen, beste zenbait artista errusiarrek bezalaxe.

BESTE ATALAK

Mendebaldeko maisulanak Errusian: Pedro I.aren, Katalina II.aren eta Nikolas I.aren bilduma inperialak

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Ikonoaren aroa: XIII.–XVII. mendeak

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Europa mendebaldeko estetika bere egitea: XVIII. mendea

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Arte errusiarraren heldutasuna: XIX. mendearen lehen erdialdea

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Frantziar maisulan modernoak: Sergei Shchukin-en eta Ivan Morozov-en bildumak

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Artea eta gizartea: XIX. mendearen bigarren erdialdea

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Tradizioa onartuz eta bide berriak irekiz: XX. mende hasiera

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Artea eta ideologia: 1920ko hamarkadaren amaiera eta 1930ekoa

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Arte ofiziala eta ez-ofiziala: 1950eko hamarkadatik 1980kora

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Ilia Kabakov: Espaziora hegan egin zuen gizona, 1981–88

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Gune berriak irekiz: laurogeiko hamarkadatik gaur egunera

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Historia, artxiboa eta museoa: iraganetik etorkizunera

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago