Edukira zuzenean joan

ERRUSIA!

Europa mendebaldeko estetika bere egitea: XVIII. mendea

Info gehiago

Frantziar maisulan modernoak: Sergei Shchukin-en eta Ivan Morozov-en bildumak

Info gehiago

Atalak

Arte errusiarraren heldutasuna: XIX. mendearen lehen erdialdea

1807. urtean, Alexandro I.ak (1801. eta 1825. urteen artean errege izandakoak) hainbat erreforma egiteari ekin zion. Esate baterako, bidaiak egiteko eta atzerriko liburuak eskuratzeko galarazpena bertan behera utzi zuen eta polizia sekretua kendu zuen, Napoleon-ekin aliantza ezarriz. 1812. urtean Frantziarekiko hartu-emanak okerturik zeuden, eta ondorioz, Napoleonen tropek Errusia inbaditu zuten, Mosku hiria hartuz. Hiria hartu eta aste gutxi batzuen buruan, ordea, frantziarrek erretiratu egin behar izan zuten. 1812ko gerra amaitu zenean, artistek beraien ikasketekin jarraitu ahal izan zuten atzerrian, eta horietako asko Italian bizitu izan zen denboraldi luzeetan. Bertan, erretratugileek, paisajistek eta eszena historikoak margotzen zituztenek ez zuten arkadia bat bakarrik aurkitzen, lotura historiko bat ere aurkitzen baitzuten arte klasikoarekin eta Errenazimenduarekin ere.

Karl Briulov erretratugile bikainak Italian margotu eta erakutsi zuen bere obra, eta nazioarteko ospea lortu zuen lehen errusiar margolaria izan zen. Silvester Shchedrin paisajistak, berriz, bikaintasunez bereganatu zuen bere margolanetan italiar modernitatearen, erromatar arkitektura historikoaren eta Italiako argi bereziaren arteko fusioa. 1837. urtetik aurrera, Alexander Ivanov italiar arteaz, tokietaz eta ereduetaz baliatu zen bere artelan gorena sortzeko: Kristoren agerpena herrian. Artelan honetan, San Joan bataiatzailearen sermoi profetikoa, herriaren bataioa eta Kristoren agerpena irudikatzen dira aldi berean. Ivanovek hogei urtez landu zuen margolan hau, eta ehunen bat estudio baino gehiago egin zituen behin betiko bertsiora heldu aurretik. Behin betikoa Tretiakov Estatu Museoan dago gaur egun. Estudio hauen artean Italiako hainbat kokapen zehatzetako paisaiak nabarmentzen dira, naturaletik egindakoak. Bestetik, pertsonaia ezberdinen hainbat estudio egin zituen Ivanovek, eskultura klasikoaren, pintura errenazentistaren eta tokiko biztanleen erretratuen konbinazioa inspirazio-iturri hartuz.

Aldi honek Erromantizismoaren eragina islatzen du. Mugimendu hau mendebaldeko Europan sortu zen XVIII. mende amaieran, eta 1810eko hamarkadan jabetu zen errusiar arteaz. Erromantizismoak gizabanakoari eta emozioari eskaintzen dion garrantziaren iturburua, hein batean, Ilustrazioaren arrazionalismoaren eta aristokratizismoaren aurkako erreakzioa da. Erretratuan, irudikaturikoen aukera zabaldu egin zen, eta familia inperialekoak eta goi-mailakoak ez ziren bestelako pertsonak sartzen hasi ziren, hala nola intelektualak edota azaleratzen hasia zen hiriko burgesia. Orest Kiprenski gisako artistak urrundu egin ziren fantasiaz eta bestelako sinbolo materialez hornituriko tipo unibertsaletatik, eta gizon zein emakume introspektiboak irudikatzeari ekin zioten. Ikuspegi berri honen adierazgarri da, era berean, autorretratuak hartu zuen garrantzia ere. Era berean, Erromantizismoari loturiko ezaugarri kadengarri eta dramatikoa paisaian hauteman zitekeen, esate baterako Ivan Aivazovski-ren Bederatzigarren olatua (1859) artelanean. Aipaturikoak gizakiak itsasoarekin eginiko borrokaren dramatismoa ematen du argitara.

XIX. mendearen lehen erdialdean, halaber, genero-pintura sortu zen errusiar artean. Alexei Venetsianov-en nekazaritza-eszena sentimentalak tradizio akademikotik aldentzen dira; gai autoktonoak eta behe-mailako gizataldeak nabarmentzen baitituzte, eta ikonoen pinturaren eragin nabarmena adierazten baitute. Pavel Fedotov-ek, Venetsianovek bezala, San Petersburgoko Hermitagen ikusi zituen genero-pintura flandestarrak hartu zituen inspirazio-iturritzat, eta azaleratzen ari zen erdi-mailako hiritarrei buruz egin zituen irudikapen satirikoek —Nikolas I.aren gobernuak zentsuraturik zituenak (1825. eta 1855. urteen artean errege izandakoak)— zerikusi handia zuten Honoré Daumier-en, bere garaiko artista frantziarraren, eta William Hogarth-en, hemezortzigarren mendeko Ingalaterrako margolariaren, artelanekin. Fedotoven obrako errealismo kritikoa aurrekari garrantzitsua izan zen 1860ko hamarkadan helduko zen errusiar artisten belaunaldiarentzat.

BESTE ATALAK

Mendebaldeko maisulanak Errusian: Pedro I.aren, Katalina II.aren eta Nikolas I.aren bilduma inperialak

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Ikonoaren aroa: XIII.–XVII. mendeak

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Europa mendebaldeko estetika bere egitea: XVIII. mendea

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Arte errusiarraren heldutasuna: XIX. mendearen lehen erdialdea

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Frantziar maisulan modernoak: Sergei Shchukin-en eta Ivan Morozov-en bildumak

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Artea eta gizartea: XIX. mendearen bigarren erdialdea

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Tradizioa onartuz eta bide berriak irekiz: XX. mende hasiera

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Artea eta ideologia: 1920ko hamarkadaren amaiera eta 1930ekoa

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Arte ofiziala eta ez-ofiziala: 1950eko hamarkadatik 1980kora

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Ilia Kabakov: Espaziora hegan egin zuen gizona, 1981–88

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Gune berriak irekiz: laurogeiko hamarkadatik gaur egunera

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Historia, artxiboa eta museoa: iraganetik etorkizunera

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago