Edukira zuzenean joan

ERRUSIA!

Mendebaldeko maisulanak Errusian: Pedro I.aren, Katalina II.aren eta Nikolas I.aren bilduma inperialak

Info gehiago

Europa mendebaldeko estetika bere egitea: XVIII. mendea

Info gehiago

Atalak

Ikonoaren aroa: XIII.–XVII. mendeak

Izenburua:
Ikonoaren aroa: XIII.–XVII. mendeak
Erakusketa:
ERRUSIA!
Gaiak:
Artea eta erlijioa | Ikonoa | Erlijioa | Historia | Errusia
Teknikak:
Tenpera
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Dionysii, | Rublev, Andrei | Ushakov, Simon

988. urtean, Kieveko Vladimir Printze Handia, 980. eta 1015. urteen artean errege izan zena, bataiatu egin zuten eta Ekialdeko Kristautasun Ortodoxoa ezarri zuen erlijio ofizial gisa Kieveko Rus-en. Hasieran, bizantziar eliza hartu zuten eredutzat, hau da, ikonoak ezaugarri zituena —egurrezko ohol gainean egiten diren margolan lauak, arrautza-gorringoa pigmentuekin nahasiz lortutako tenple-teknikarekin—. Ikonoek gai biblikoak eta izaki sakratuak erakusten dituzte. Ekialdeko tradizio ortodoxoaren arabera, errusiar elizek ikonostasioak zituzten bereizgarri. Ikonostasioa irudiekin apainduriko horma bat zen, eta Eukaristia ospatzen zen gune sakratua bereizten zuen kongregazioa kokatzen zen gunetik. XV. menderako estilo ortodoxo errusiar bat sorturik zen bere gai, estilo eta tipoekin, eta XVI. mendean bost lerroko formatua garatu zuten errusiarrek beraien ikonostasioetan. Hauetan, gainera, hiruko tradizionala aurki zitekeen, hots, Kristo, Ama Birjina eta Joan Bataiatzailea —erdiko erregistroko paneletan eta Deesi izeneko lerrorik garrantzitsuenean (deesi terminoak “Jainkoari erregutzea” esan nahi du grezieraz)—. Beste lerro batzuk Patriarkei, Profetei, Jaiegunei eta Gurtzari eskaintzen zitzaizkien.

1237ko abenduan mongoliarren eta tartariarren inperio nomada eurasiarrak Errusia inbaditu zuen eta hamalau hiri harrapatu, arpilatu eta sutu zituen, horien artean Vladimir-ena, hau da, Vladimir-Suzdal eskualde boteretsuaren hiriburua eta Errusiako ikonorik sakratuenetako baten egoitza. Ikono hori Vladimirreko Ama Birjina zen (Vladimirreko Andre Maria izenez ere ezaguna), hain zuzen ere, Maria erakusten duena haurtxoa samurtasunez besarkatzen. Ikono hau 1131ean oparitu zion Bizantzioko Inperioak Errusiari, eta haren kopia ugari egin zen, XVII. mendeko Simon Ushakov margolari ospetsuak eginikoa barne. Azken hau erakusketa honetan ikus daiteke.

243 urte iraun zuen mongoliarren gobernupean, Moskuko printze garrantzitsuek indar politiko handia eskuratu zuten Errusian. XIV. mende hasieran, mongoliarren okupazioan, Eliza Ortodoxoaren Metropolitanoak Moskura aldatu zuen bere botere-egoitza, eta hiriko printzeen esku utzi zuen fedea defendatzeko ardura. Turkiarrek 1453. urtean Konstantinopla konkistatu ostean, errusiar Metropolitanoak tokiko lurraldeetan aukeratuak izan ziren. Aldi hartan bertan, Moskuko printzeek beren lurraldeak zabaldu zituzten, hein handi batean, hiriburuaren iparraldean monasterioak kokatu izanari esker, esate baterako 1397. urtean San Zirilok Belozersk-en (Aintzira Zuria) sortutakoari esker. San Zirilo Monasterioa Ama Birjinaren lokartzeari eskainitako lehena izan zen Errusian. Hauxe da ekialdeko ortodoxiako gairik garrantzitsuenetako bat, eta Kristoren amaren lurreko bizitzaren amaiera, honen gorputzaren eta arimaren zeruetarako igoera, betiko bizitzan jaiotzea eta gizateriarentzako betiko artekari gisa duen egitekoa kontatzen ditu. 1497. urtean Aintzira Zuriko San Zirilo Monastegiko Lokartzearen Katedral eraiki berrirako ikonostasioa sortu zen. Erakusketa honetan, Deesiaren lerroko bederatzi panel, Jaiegunetako eta Profeten lerroetako ikonoak, ehunezko pieza bat eta San Zirilo irudikatzen duen ikono bat aurkezten dira. Garai hau Errusiako ikono-pinturaren une gorenari dagokio. Garai hartan sortuak dira, hain zuzen, honako margolariak: Andrei Rublev eta Dionisii, Ivan III.en a Printze Handiaren gustukoena —Ivan Handia izenez ezagutzen den printze hau errege izan zen 1462. eta 1505. urteen artean, eta beronek askatu zuen herria uztarri tartariarmongoliarretik 1480. urtean, Errusia bere gobernu subiranopean batuz—.

XVI. mendearen amaierarako Konstantinoplako Kontzilioak independentzia eman zion ofizialki errusiar elizari, Errusiako Eliza Ortodoxoari Patriarkaren duintasuna eskainiz. XVII. mendean errusiar elizako goi-mailako apaizteriaren aberastasunak areagotu egin ziren tsarrek eta hauen familiako beste kide batzuek eskainitako dohaintza oparoei esker: dirua, lurrak eta baliozko hainbat objektu, hala nola patenak, mahai-tresnak eta abar. Elizak erregetzatik jasotzen zituen opariek eta errege-familia elizaren agindu eta errituetara ezinbestean atxikitzeak agerian uzten zuten elizak herrialde hartan zuen eginkizun garrantzitsua eta subiranoak hura defendatzeko eta babesteko zuen betebeharra. Elizaren dogmek, berriz, errege-autoritatearen izaera apartekoa baieztatzen zuten, baita hauen adierazpen guztien beharra eta bertutea ere. Dogma hauek gizarte osoaren pentsamendua zuzentzen zuten botere ideologiko aktiboa ziren.

XVII. mendea ere inflexio-puntua izan zen errusiar ikono-pinturan, hain zuzen ere, ikonoak mendebaldeko erlijio-artearen eragina erakusten hasi zirenean, gero eta handiagoa zen naturalismoaren bidez. Garai honetan, errusiar arte sekularrerako bidea prestatu zen. Arte hau Pedro I.arekin sortu zen —Pedro Handiarekin, 1682. eta 1725. urteen artean errege izandakoarekin—, errusiar Eliza Ortodoxoaren gailentasuna murrizten saiatu zenean.

BESTE ATALAK

Mendebaldeko maisulanak Errusian: Pedro I.aren, Katalina II.aren eta Nikolas I.aren bilduma inperialak

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Ikonoaren aroa: XIII.–XVII. mendeak

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Europa mendebaldeko estetika bere egitea: XVIII. mendea

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Arte errusiarraren heldutasuna: XIX. mendearen lehen erdialdea

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Frantziar maisulan modernoak: Sergei Shchukin-en eta Ivan Morozov-en bildumak

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Artea eta gizartea: XIX. mendearen bigarren erdialdea

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Tradizioa onartuz eta bide berriak irekiz: XX. mende hasiera

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Artea eta ideologia: 1920ko hamarkadaren amaiera eta 1930ekoa

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Arte ofiziala eta ez-ofiziala: 1950eko hamarkadatik 1980kora

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Ilia Kabakov: Espaziora hegan egin zuen gizona, 1981–88

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Gune berriak irekiz: laurogeiko hamarkadatik gaur egunera

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Historia, artxiboa eta museoa: iraganetik etorkizunera

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago