Edukira zuzenean joan

ERRUSIA!

Arte ofiziala eta ez-ofiziala: 1950eko hamarkadatik 1980kora

Info gehiago

Gune berriak irekiz: laurogeiko hamarkadatik gaur egunera

Info gehiago

Atalak

Ilia Kabakov: Espaziora hegan egin zuen gizona, 1981–88

Izenburua:
Ilia Kabakov: Espaziora hegan egin zuen gizona, 1981–88
Erakusketa:
ERRUSIA!
Gaiak:
Artea eta gizartea | Artea eta politika | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Zentsura | Errusia
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea | Arte Kontzeptuala | Errealismo sozialista | Kontzeptualismoa
Artelan motak:
Instalazioa
Aipatutako artistak:
Kabakov, Ilya

Ilia Kabakov hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkadetako Moskuko Kontzeptualismoaren kide nabarmenetako bat izan zen. Garai hartan, ez zegoen bateratutako arte-mugimendurik; artelanetan testuaren eta irudiaren erabilera aztertzen ziharduen artista-multzo bat baizik. Haietako askok lanbide ofizialak bazituzten ere, liburu-ilustratzaile gisa, Kabakovek barne, hauen arte kontzeptuala Errealismo Sozialistaren estilo ofizialeko parametroetatik at gelditzen zen. Hortaz, arte hau ez-ofiziala zen, eta ondorioz, ezin zen jende aurrean aurkeztu. Kabakovek, arte ofizialaren korrontean sarturiko artista garaikide askok ez bezala, sobietar hiritarraren eguneroko bizitzan jarri zuen arreta.

1972. urtean, berak asmatutako pertsonaiei buruzko albumak (35 eta 100 orrialde bitartekoak) lantzen hasi zen Kabakov. Haur-liburuen ilustratzaile gisa izaniko esperientziaz baliatuz, marrazki eta testu irudikorrak konbinatu zituen, egunerokotasuneko heroi haien istorioak kontatzeko. Album hauek artelanak bailiran aurkeztu ohi zizkien lagunei, atrilen gainean jarriz, ahots goran irakurriz eta orrialdeak pasaz. Artistak adierazi duenez, hitzaren beharra du bere ideiak guztiz azaldu ahal izateko, eta behar hori, hein batean, bere lagunekin —horietako asko Moskuko Kontzeptualismoari loturiko artistak— izaniko eztabaidei egozten dio. Eztabaida horiek hainbat objektuk errealitatearekin duten loturari buruzkoak izaten ziren.

Kabakoven albumetan, literaturako, zinemako, arte ederretako eta antzerkiko elementuak elkartzen dira. Artistak antzeko efektua lortu nahi izan zuen Espaziora hegan egin zuen gizona gisako instalazioetan. Instalazio hau bere artelanik garrantzitsuenetakoa da. Alderdi askori dagokionez, gainera, instalazio hau sobietar artearen gune gorena da. Artelanaren izenburuko erdi mailako sobietar gizon hau etxebizitza komunal batean bizi da pertsona arrotzekin. Bere auzotarren adierazpen lausoek eta bere gela txiki-txikian utziriko objektuek kontatzen dute bere historia. Egun batean, gizon honek bere egunerokotasun monotonoa utziko du, eta eraikuntzaren sabaian gora katapultatuko da paradisuaren bila. Kabakovek espaziorako bidaia erabiltzen du, sobietar mugetatik eta arauetatik ihes egiteko funtsezko desira eta gizakiak askatasun indibiduala lortzeko duen helburu unibertsala kontzeptualizatzeko.

BESTE ATALAK

Mendebaldeko maisulanak Errusian: Pedro I.aren, Katalina II.aren eta Nikolas I.aren bilduma inperialak

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Ikonoaren aroa: XIII.–XVII. mendeak

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Europa mendebaldeko estetika bere egitea: XVIII. mendea

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Arte errusiarraren heldutasuna: XIX. mendearen lehen erdialdea

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Frantziar maisulan modernoak: Sergei Shchukin-en eta Ivan Morozov-en bildumak

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Artea eta gizartea: XIX. mendearen bigarren erdialdea

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Tradizioa onartuz eta bide berriak irekiz: XX. mende hasiera

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Artea eta ideologia: 1920ko hamarkadaren amaiera eta 1930ekoa

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Arte ofiziala eta ez-ofiziala: 1950eko hamarkadatik 1980kora

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Ilia Kabakov: Espaziora hegan egin zuen gizona, 1981–88

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Gune berriak irekiz: laurogeiko hamarkadatik gaur egunera

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Historia, artxiboa eta museoa: iraganetik etorkizunera

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago