Edukira zuzenean joan

ERRUSIA!

Arte errusiarraren heldutasuna: XIX. mendearen lehen erdialdea

Info gehiago

Artea eta gizartea: XIX. mendearen bigarren erdialdea

Info gehiago

Atalak

Frantziar maisulan modernoak: Sergei Shchukin-en eta Ivan Morozov-en bildumak

Izenburua:
Frantziar maisulan modernoak: Sergei Shchukin-en eta Ivan Morozov-en bildumak
Erakusketa:
ERRUSIA!
Gaiak:
Artea eta gizartea | Artea eta politika | Bildumagintza | Artearen demokratizazioa | Eragin artistikoa | Nabiak | Museoak | Errusiako Iraultza | Errusia | Frantzia | Ivan Morozov | Josef Stalin | Sergei Shchukin
Mugimendu artistikoak:
Abangoardia | Arte Garaikidea
Aipatutako artistak:
Derain, André | Gauguin, Paul | Matisse, Henri | Picasso, Pablo

XIX. mende amaiera iritsi baino lehen, Errusiako arte-bildumazaletasuna tsarrei, hauen jarraitzaileei eta noble-familia aberatsei erreserbaturiko pribilegioa zen nagusiki. 1861. urtean morrontza deuseztatu izanak eta Alexandro III.arekin (1881–1894 urteen artean errege izandakoarekin) herrialdean gertatu zen industrializazio azkarrak, errusiar merkatarien bigarren belaunaldia sorrarazi zuen. Ongi heziriko eta beraien helburu kulturalez oharturiko merkatari hauek arte-bildumagileen gizarte-kategoria berria sortu zuten. Aipaturikoek publikoarengan harridura eragiteko grina agertu zuten, betiere, berriarekiko eta ez-ohikoarekiko zuten gustuaren bidez.

Hala Sergei Shchukin (1854–1936) nola Ivan Morozov (1871–1921) oihal-merkatari familietakoak ziren, eta gizarte-talde berri honetako ordezkaririk nabarmenenak izan ziren. Beraien izenak ongi ezagunak dira mendebaldean, beraien maisulan modernoen bilduma ikusgarriei esker. Bilduma hauek Henri Matisse eta Pablo Picasso gisako artistak hartzen dituzte barne, eta eskuratu ziren garaian, sortzaile hauek ez ziren artean hain preziatuak Europa mendebaldean.

Gauza askotan bat etorri arren, Shchukinen eta Morozoven artearekiko gustua eta bildumazaletasunaren estiloa oso ezberdinak ziren. Shchukin grinatsua zen, eta bere senean oinarrituriko erabakiak hartu zituen, artista batean edo gutxi batzuetan arreta jarriz, aldi bakoitzean. Honakoak aipa daitezke bere gustukoenen artean: Claude Monet (1898–1904 urteen artean hasi zen eskuratzen honen artelanak); Paul Cézanne, Paul Gauguin eta Vincent van Gogh (hauen artelanak 1904–10 urteen artean bildu zituen); eta Matisse, Picasso eta André Derain (gustukoen izan zituenak 1910etik 1914ra). Shchukinek harreman berezia izan zuen Matisserekin. Urte gutxi batzuetan, izan ere, 37 margolan erosi zizkion beroni, eta horrez gain Errusiara gonbidatu zuen.

Morozov, ordea, bildumagile zuhurra eta sistematikoa zen, eta artista moderno guztien artelan onenen adibideak eskuratzea zuen helburu. Horretarako, sarritan, lagunen edo arte-merkatarien aholkuak jarraitzen zituen. Morozovek errusiar artista gazteen 300 margolan bildu zituen, baina 1903. urtean frantziar artista modernoen artelan bikainak eskuratzeari ekin zion. Margolaririk gustukoena zein zuen galdetuz gero, Cézanne aipatu ohi zuen beti. Honen margolanik onenek, izan ere, bildumaren zati garrantzitsu bat osatzen zuten. Gauguin ere baloratzen zuen, eta panel apaingarri handiak eginarazi zizkion Nabis taldeko hainbat artistari, hala nola Maurice Denis-i eta Pierre Bonnard-i.

1909tik aurrera Shchukinek bere etxeko ateak ireki zizkion publikoari dohain, eta bere bildumarako bisita gidatuak antolatu zituen. Artistek, kritikariek eta arte-zaletuek maiz bisitatu ohi zuten, eta bere bilduma zuzeneko ikasgela bilakatu zen abangoardia izena hartuko zuen belaunaldiarentzat. Morozovek, ordea, nahiago izan zuen bere bilduma pribatua izatea, eta pertsona jakitunen eta goi-mailakoen bisitak bakarrik hartzen zituen; aitzitik, hil ondoren bere bilduma Mosku hiriari uzteko erabakia hartu zuen. Boltxebikeen iraultzarekin, oso baldintza txarretan bizitu ziren biak; denboraldi batez, Estatuak bere bildumaren zaintzaile eta gidari izaten utzi zion Shchukini. Morozov, ordea, bere bildumako kontserbazio-laguntzaile izendatu zuten. 1918. urtean nazionalizatu egin zituzten ofizialki bi bildumak, eta bi bildumagileek Europa mendebaldera emigratu zuten urte hartan bertan, beraien arte maitea atzean utziz.

1918. urtean, Shchukinen etxea Mendebaldeko Arte Modernoaren Lehen Estatu Museoa bilakatu zen eta 1919. urtean Morozoven etxea Mendebaldeko Artearen Bigarren Estatu Museoan. 1923. urtean elkartu egin ziren biak Mendebaldeko Arte Modernoaren Estatu Museoa osatzeko. Museoa, ordea, itxi egin zen 1948. urtean, kosmopolitismoaren eta eragin burgesaren aurkako Stalinen kanpainan. Bildumak hondatzeko eta saltzeko mehatxua izan bazen ere, salbatu egin ziren, eta banatu eta gorde egin ziren Moskuko Arte Ederren Pushkin Museoan eta San Petersburgoko (garai hartako Leningradoko) Hermitage Estatu-Museoan. Hamarkadetan zehar publikoari itxirik eta biltegietan gordeta izan baziren ere, nazioarteko modernitatearen altxor hauek agerian uzten dute, ausarki, XX. mende hasieran Errusian osatu ziren arte garaikideko bildumen adorea.

BESTE ATALAK

Mendebaldeko maisulanak Errusian: Pedro I.aren, Katalina II.aren eta Nikolas I.aren bilduma inperialak

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Ikonoaren aroa: XIII.–XVII. mendeak

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Europa mendebaldeko estetika bere egitea: XVIII. mendea

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Arte errusiarraren heldutasuna: XIX. mendearen lehen erdialdea

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Frantziar maisulan modernoak: Sergei Shchukin-en eta Ivan Morozov-en bildumak

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Artea eta gizartea: XIX. mendearen bigarren erdialdea

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Tradizioa onartuz eta bide berriak irekiz: XX. mende hasiera

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Artea eta ideologia: 1920ko hamarkadaren amaiera eta 1930ekoa

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Arte ofiziala eta ez-ofiziala: 1950eko hamarkadatik 1980kora

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Ilia Kabakov: Espaziora hegan egin zuen gizona, 1981–88

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Gune berriak irekiz: laurogeiko hamarkadatik gaur egunera

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Historia, artxiboa eta museoa: iraganetik etorkizunera

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago