Edukira zuzenean joan

ERRUSIA!

Artea eta ideologia: 1920ko hamarkadaren amaiera eta 1930ekoa

Info gehiago

Ilia Kabakov: Espaziora hegan egin zuen gizona, 1981–88

Info gehiago

Atalak

Arte ofiziala eta ez-ofiziala: 1950eko hamarkadatik 1980kora

Izenburua:
Arte ofiziala eta ez-ofiziala: 1950eko hamarkadatik 1980kora
Erakusketa:
ERRUSIA!
Gaiak:
Artea eta politika | Eragin artistikoa | Erakusketak | Historia | Erbestea | Zentsura | Errusia
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Arte Garaikidea | Arte Kontzeptuala | Errealismo sozialista | Sots artea
Aipatutako artistak:
Komar, Vitaly | Korzhev, Gueli | Melamid, Alexander | Picasso, Pablo | Popkov, Victor | Rabin, Oscar | Yankilevsky, Vladimir

1953ko martxoaren 5ean Joseph Stalin hil izana, gertakari erabakigarria izan zen sobietar historian. Nikita Kruschov botereaz jabetu zen, eta 1956. urtean bere Hitzaldi sekretua deritzona eman zuen. Bertan, Stalinen basakeria eta hark ezarritako pertsonarekiko kultua salatu zituen. Aldi honek, urtzaldi izenez ezagunak, berrogeita hamarreko hamarkadaren amaieratik hirurogeiko hamarkada hasi artekoak, askatasunaren etengabeko gehikuntza izan zuen ezaugarri bizitzaren alorrik gehienetan, baita kulturan bertan ere. Hamarkada askoren buruan lehen aldiz, erakusgai jarri ziren Sobietar Batasunean inpresionisten artelanak, Pablo Picasso-renak, eta nazioarteko arte garaikidearen adibideak, Espresionismo Abstraktuarenak barne. Arte ofizialak, Estilo Zorrotzak, hogeiko hamarkadako arte sobietarraren eragin handia zuen eta gai sozialistak elkartzen zituen estilo modernoagoekin, espresionistarekin esaterako. Arte honek, Gelii Korzhev eta Viktor Popkov artisten margolan monumentalak adibide dituenak, eguneroko bizitzako gaiak aurkezten zituen sarritan, forma eta kolore sinplifikatuen bidez, eta ikuspegi dramatiko edo zinematografiko batekin. Errealismo Sozialistaren oinarrizko parametroetan kokaturiko esperimentazioa mantendu egin zen laurogeiko hamarkadaren amaierara arte.

Stalin ondoko aroa zertxobait permisiboagoa izanik, horrek berekin ekarri zuen poliki-poliki arte “ez-ofizial” bat sortzea. Arte hura estilo anitzekoa zen, eta artistak sobietar autoritateengandik ezkutatzen saiatzen ziren ahal zuten heinean. Errealismo Sobietarra gaitzesteak nolabaiteko kutsu politikoa ematen bazion ere, arte ez-ofizial honek, orokorrean, ez zuen eduki politikorik. Kruschovek 1962ko abenduaren 1ean Manezh-eko Erakusketa Zentralean, Plaza Gorriaren ondoan, erakusketa ofizial bateko sail berezira eginiko bisitaren ondoren, atzerapena gertatu zen arteen liberalizazioan. Han ikusi zuenaren aurrean, izan ere, oihu egin zien artistei haserre handiz —haien artean Vladimir Yankilevski-ri erakusketa honetan lanak ikusgai dituen artistari— eta, ongi ezaguna denez, zera esan zien: herrialde hartan ez zutela arrakasta izateko inolako aukerarik. Handik aurrera, urtzaldiko askatasun erlatibo haiek murriztu egin ziren, eta arte ez-ofizialak klandestinitate handiagoan jarraitu behar izan zuen hurrengo hamarkadan zehar.

Brezhnev-en aroko (1964–1982) arte ez-ofizialak hainbat estilo hartu zituen barne. XX. mende hasierako errusiar abangoardiarekiko interes berrituaren ondorioz, zenbait margolarik abstrakzioari heldu zion berriro. Askoren karrera ofizialak, batez ere irudigile askorenak, irudi eta testuen erabilera ezaugarri duen arte kontzeptualaren bidea hartu zuen; beraien artelan ez-ofizialek erdi mailako hiritarraren eguneroko bizitzaren errutina eta frustrazioa ematen zuten aditzera sarritan. 1972. urtean Vitali Komar eta Alexander Melamid artistek Errealismo Sozialista eta pop-artea konbinatu zituzten Sots artea sortzeko. Termino hau sobietar masen kulturaren eta arte ofizialaren hondamen satirizatzen zuen arte kritiko mota bat izendatzeko erabili zuten. Sots arteak laurogeiko hamarkadan zehar ere garapena izan zuen, bai Sobietar Batasunean eta bai handik kanpo ere.

1974ko irailaren 15ean, Oskar Rabin buru zuen artista-talde batek Pinturaren Udazkeneko Lehen Erakusketa Aire Librean antolatu zuen Mosku kanpoaldean. Artista ez-ofizial batzuek erakusketak eginak zituzten ordurako atzerrian, baina Rabinek eta honen kideek beraien herrialdean beraien obra jende aurrean jartzeko zuten aukera-gabeziaren gaia jorratu nahi zuten. Gertakari honek hondeamakinen erakusketa izena hartu zuen, artistak indarrez sakabanatu baitzituzten eta desegin egin baitzituzten haien artelanak. Halako zentsura oldarkorraren oihartzuna zabala izan zen nazioarteko prentsan, eta ondorioz, autoritateek baimena eman zuten Pinturaren Udazkeneko Bigarren Erakusketa Aire Librean egiteko Moskuko Izmailovski parkean, irailaren 29an. Erakusketak iraun zuen lau ordutan 10.000 bisitari izan ziren. Erakusketa hauek egin osteko hamarkadan, artista askok Europa Mendebaldera eta Ameriketako Estatu Batuetara emigratu zuten. Beste asko, ordea, Sobietar Batasunean gelditu zen. Areto honetako eta ondoko aretoko artelan batzuk, hortaz, Errusiatik kanpo bizitu eta lan egin zuten artistek eginak dira.

Mijail Gorbachov-ek 1985ean eskuratu zuen boterea, eta haren politikak, glasnost-arekin (irekiera) eta perestroika-rekin (berregituraketa), eraldaketa bati eman zion hasiera. Eraldaketa hark Sobietar Batasunaren desegitea ekarri zuen berekin, azkenerako. 1989. urtean Berlingo harresia erori zenean eta 1991. urtean Sobietar Batasuna desegin eta Gerra Hotza amaitu zenean, soviet artearen aroa, ofizialarena zein ez-ofizialarena, amaituta zegoen.

BESTE ATALAK

Mendebaldeko maisulanak Errusian: Pedro I.aren, Katalina II.aren eta Nikolas I.aren bilduma inperialak

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Ikonoaren aroa: XIII.–XVII. mendeak

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Europa mendebaldeko estetika bere egitea: XVIII. mendea

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Arte errusiarraren heldutasuna: XIX. mendearen lehen erdialdea

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Frantziar maisulan modernoak: Sergei Shchukin-en eta Ivan Morozov-en bildumak

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Artea eta gizartea: XIX. mendearen bigarren erdialdea

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Tradizioa onartuz eta bide berriak irekiz: XX. mende hasiera

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Artea eta ideologia: 1920ko hamarkadaren amaiera eta 1930ekoa

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Arte ofiziala eta ez-ofiziala: 1950eko hamarkadatik 1980kora

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Ilia Kabakov: Espaziora hegan egin zuen gizona, 1981–88

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Gune berriak irekiz: laurogeiko hamarkadatik gaur egunera

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago

Historia, artxiboa eta museoa: iraganetik etorkizunera

ERRUSIA!, Atala, 2006

Info gehiago