Edukira zuzenean joan

Migel Anjel eta bere garaia

Migel Anjel goiztiarra

Info gehiago

Atalak

Migel Anjel eta bere garaia. Albertinako maisulanak

Migel Anjel eta bere garaia erakusketak Albertinan gordeta dauden Italiako marrazki ederrenak bildu ditu, Florentziako artista handi honek izan zuen bizitza luzean (1475–1564) egindakoak.

Migel Anjelek izugarrizko eragina izan zuen Goi Errenazimentuaren eboluzioan eta garrantzi handiko inspirazio-iturri izan zen Manierismoaren, Kontrarreformaren eta Barrokoaren artean. Gorputzaren inguruan ordura arte ezagutzen ez zen hizkuntza monumentala garatu zuen, bere garaiko artista gehienentzat, aldi jakin batzuetan behintzat, garrantzi handiko eredu izanik. Aukeratutako marrazki-sorta zabalak Migel Anjelek piztu zituen erreakzio desberdinak eta izan zuen eragina erakusten digu. Hala ere artista batzuek nahiago izan zuten Rafaelen eta Leonardoren idealei jarraitu, Migel Anjel bera erabat txundituta utzi zuten idealei.

Leonardo, Fra Bartolomeo eta Rafael izan ziren Florentzian Migel Anjelen gorputz hizkuntza heroiko berria berenganatu zuten lehenak. Muskulaturaren bidez berealdiko itxura ematen dio gorputzari, eta aldi berean, berak sortutako izakien barruko bizitza asaldatua, indarra, grina eta borondatea aditzera ematen dizkigu. Migel Anjelek Sixtina Kaperan egin zituen fresko ezagunak eta Rafaelek Vatikanoko geletan egin zituen muralak Errenazimentu klasikoko artearen sorburua izan ziren Erroman.

Rafaelen dizipuluek —Giulio Romano-k, Perino del Vaga-k eta Polidoro da Caravaggio-k— eta Migel Anjelen jarraitzaileek —Baccio Bandinelli-k eta Rosso Fiorentino-k— estilo hori garatzen jarraitu zuten. Haiek mugimenduzko motiboak gehiago landu zituzten, horiek nabarmenduz eta graziaz eta asmamenez landuz, eta garaiko arteari ukitu dotoreagoa eta apaingarriagoa emanez. Errenazimentu klasikoaren eta Manierismoaren arteko trantsizio hori Parmigianino-ren, Beccafumi-ren, Salviati-ren eta Vasari-ren obretan aditzera ematen zaigu.

Frantzian, gorteko estilo fina Rosso Fiorentinok, Primaticcio-k eta Niccolò dell’Abate-k garatu zuten. Fontainebleauko jauregiaren dekorazioan aritu ziren lanean Frantzisko I.a eta Enrike II.a erregeen eskariz. Artista haiek ere eragin nabarmena jaso zuten Migel Anjelengandik, Leonardo edo Andrea del Sarto ez bezala Migel Anjel Frantziara bizitzera joan ez bazen ere.

Erakusketa honek denbora-tarte nahiko luzean zehar artean jorratu ziren bideak aztertzen dira: aldi klasikoak inspiratutako biluzia eredu gisa berreskuratu zenetik hasi eta giza irudia errealitatean den bezala irudikatu nahira iritsi arte. Migel Anjel beraren sorkuntza-ibilbidea bi joera horien artean —idealismoa eta errealismoa— garatu zen 1490etik 1565era doan garai asaldatu horretan. Erakusgai dagoen maisulan-sorta honen bidez, berezko entitatea duen genero artistiko gisa marrazkiak izan zuen sorrera dokumentatzen da. Izan ere garai horretan marrazkia arte-mota guztien oinarri praktikotzat eta teorikotzat hartu zen.

Erakusketa hau Albertinak, Viena, antolatu du eta Guggenheim Bilbao Museoak koproduzitu.

BESTE ATALAK

Migel Anjel eta bere garaia. Albertinako maisulanak

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Migel Anjel goiztiarra

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Leonardo da Vinci eta Francesco Clemente

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Fra Bartolomeo-ren eta Rafaelen lehenengo urteak 

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Migel Anjel eta Rafael Erroman

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Rafael Erroman

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Rafaelen testamentu artistikoa

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Rafaelen eskola

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Erromatar estiloaren hedapena

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Errenazimentu klasikoko erretratuak

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Migel Anjel helduaroan eta bere garaian izan zuen eragina

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Migel Anjel eta Frantzia

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago