Edukira zuzenean joan

Migel Anjel eta bere garaia

Leonardo da Vinci eta Francesco Clemente

Info gehiago

Migel Anjel eta Rafael Erroman

Info gehiago

Atalak

Fra Bartolomeo-ren eta Rafaelen lehenengo urteak 

Florentzian, Fra Bartolomeo-k garrantzi handia izan zuen Errenazimentu klasikoaren garapenean. Bere estiloa konposizioaren argitasun eta orekagatik eta erabateko handitasuna eta seriotasuna darien irudiengatik bereizten da. Deikundearen aingeruak, bere proportzio luzeak eta jantzien aberastasun lineala ikusita, Botticcelli-ren edo Filippino Lippi-ren pinturak gogorarazten dizkigu; hala ere, gorputza inguratzen duen sfumatoan Leonardo-rengandik jasotako eragina antzeman daiteke. Santa Katalina irudikatuta agertzen den marrazkiak kontzepzio piktoriko fina eta nabarmena erakusten du, santua eguzki-argi beroaz estalirik eta lebitatzen dagoelarik, eta agerian uzten du Veneziako pinturaren eragina. Izan ere, bertan egon zen artista 1509. urtean denboraldi labur batez. 1513-1514 inguruan Erromara joan zen, eta han inspirazio-iturri berriak aurkitu zituen Rafael eta Migel Anjelengan, klarion beltzez egindako Apostoluen estudioen soiltasuna eta monumentaltasuna horren erakusgarri argiak izanik. Azkenik, Fra Bartolomeok paisaia-pintore gisa izan zuen garrantzia Paisaia arrokatsua komentuarekin obra zoragarrian antzeman daiteke argi eta garbi.

Fra Bartolomeo Rafaelen laguna zen, eta hark erakutsi zizkion, antza, perspektibaren arauak. Era berean, fraideak kolorea aplikatzen zuen modua imitatu zuen Rafaelek, harmoniaz banatutako tonu biribil eta zehatzen bidez. Rafael 1504an iritsi zen Florentziara, Giovanna della Rovere-k, Sorako dukesak Florentziako gobernadore Pietro Soderini-ri zuzendutako gomendiozko gutunaren laguntzarekin seguruenik. Dirudienez, beste arrazoien artean, Leonardoren eta Migel Anjelen guduen bi errepresentazio famatuak aztertzeko joan zen Arnoko hirira.

BESTE ATALAK

Migel Anjel eta bere garaia. Albertinako maisulanak

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Migel Anjel goiztiarra

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Leonardo da Vinci eta Francesco Clemente

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Fra Bartolomeo-ren eta Rafaelen lehenengo urteak 

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Migel Anjel eta Rafael Erroman

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Rafael Erroman

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Rafaelen testamentu artistikoa

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Rafaelen eskola

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Erromatar estiloaren hedapena

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Errenazimentu klasikoko erretratuak

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Migel Anjel helduaroan eta bere garaian izan zuen eragina

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Migel Anjel eta Frantzia

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago