Migel Anjel eta bere garaia
Rafaelen eskola
Errenazimentu klasikoko erretratuak
Atalak
Erromatar estiloaren hedapena
- Izenburua:
- Erromatar estiloaren hedapena
- Erakusketa:
- Migel Anjel eta bere garaia
- Gaiak:
- Artea eta historia | Artearen historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Historia | Erbestea | Gerra | Erroma | Italia | Andrea Doria | Indarkeria
- Teknikak:
- Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Buonarroti, Michelangelo | da Caravaggio, Polidoro | del Vaga, Perino | Parmigianino, | Romano, Giulio | Sanzio, Rafael
1527an Erroman izan zen arpilatze izugarrian, Karlos V.aren tropa inperialak, alemaniar lanskeneteekin, tertzio espainiarrekin eta soldadu italiarrekin batera, hirian sartu ziren den-dena suntsituz eta jendea hilez, hiria eta artelan ugari hondatuz. Artistak halabehar horren biktima izan ziren eta giro nahasi hartan hil ez zirenak ihes eginez saiatu ziren beren buruak salbatzen. Horrela hasi zen artisten diaspora, eta horrela hedatu zen 1520ko hamarkadako erromatar estiloa Italiako eta beste herrialde batzuetako hiri desberdinetara. Alde guztietan berenganatu zuten estilo hori eta horri esker bere garrantzia jatorrizko eskualdetik harantz handitzen joan zen. Hala, Polidoro da Caravaggio Napolira joan zen eta Parmigianino Boloniara eta, geroago, Parmara. Andrea Doria-k deituta, Perino del Vaga Genoara joan zen, eta Giulio Romano-k Mantuako Te-jauregiarekin egin zuen bezala, Italiako jauregi dotoreenetako bat egin zuen harentzat. Bi gerrari antzinako jantziez eta eserita marrazkian —Heroien Loggiarako estudioak—, Rafaelen eta Migel Anjelen ereduei jarraitu zien Perinok. Hala ere, nabarmendu eta zabaldu egiten ditu mugimenduak, eta artifizio handiko efektua ematen die, aldi berean dekoratiboa dena. Batzuetan, Perino nahiko hurbiltzen da Erroman izan zen garaian ezagutu zuen Parmigianinoren estilora. Dena den, Parmigianinorengan dotorezia eta grazia alderdi emozionalarekin konbinatuta agertzen dira. Bere artelanetan, irudi eta objektu guztien edertasuna bizitzeko poz sentsualaren eta berehalakoaren seinale da. Perinoren irudiak, aldiz, hotzagoak eta urrunagoak dira, gorteko etiketen arauak beteko balituzte bezala.