Migel Anjel eta bere garaia
Migel Anjel eta Rafael Erroman
Rafaelen testamentu artistikoa
Atalak
Rafael Erroman
- Izenburua:
- Rafael Erroman
- Erakusketa:
- Migel Anjel eta bere garaia
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta erlijioa | Artea eta historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erroma | Vatikanoa | Alberto Durero | Agostino Chigi | Leon X.a
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Freskoa
- Aipatutako artistak:
- Sanzio, Rafael
Vatikanoko Sutearen Ganbera, Rafaelek 1514 eta 1517 urte bitartean dekoratua, Leon X.aren jangela sekretua zen, baina zenbaitetan zeremoniak ospatzeko ere erabiltzen zuten. Bertan daude freskoetako gaiek Leon izena zuten aita santuen bizitzako gertaera garrantzitsuak irudikatzen dituzte. Borgoko sutea obrarako sanginaz egindako bi marrazkiak aldaketa gutxi batzuekin eraman zituzten freskora. Zirraragarriena “Eneas eta Ankisesen taldea” deitzen zaion sangina hori da (Gaztea bizkarrean gizon zahar bat daramala). Bertan, Rafaelek primeran irudikatu du agure zimelaren, larruazala erabat zimurtuta duelarik, eta gaztearen indarraren arteko kontrastea, aitaren gorputz ezindua bizkar gainean eramaten ahalegintzen ari den bitartean.
Ostiako gudua irudikatzen duen freskoan ezkerraldera dagoen zelai-mariskalaren biluziaren estudioa oso adierazgarria da, bertan ikusten baita Rafaelek modeloen estudioa eta naturaren behaketa bat egiten dituen modua Antzinatera hurbildu nahian. Marrazki honek aparteko balio historikoa du, Rafaelek eta Durero-k elkarren artean izandako obra-trukea aditzera ematen duelako. Bertan, berak eskuz idatzitako oharra agertzen da, oparia jaso izanarena.
Izan zuen sortze-aldi laburraren amaiera aldera, Rafael pinturako eta arkitekturako proiektu handiez gainezka zegoen. Horregatik, tarteka beste artista batzuei pasatzen zizkien eskariak, Agostino Chigi-ren Villa Farnesina-ko gelaren dekorazioa esaterako. Vatikanoko Loggia edo gelen dekorazioa lankide ugariz betetako eta ondo antolatutako bere tailerraren ardurapean utzi zuen, baina gangetako eszenetarako bozetoak berak egin zituen, xehetasun bat ere ahaztu gabe.