Edukira zuzenean joan

Migel Anjel eta bere garaia

Migel Anjel eta bere garaia. Albertinako maisulanak

Info gehiago

Leonardo da Vinci eta Francesco Clemente

Info gehiago

Atalak

Migel Anjel goiztiarra

Gorputzaren inguruko hizkuntza argia, sinplea eta monumentala lortu nahian, Migel Anjel gazteak lehen Errenazimentuko maisu florentziarren obrak hartu zituen erreferentziatzat. Masaccio-ri mirespen handia zion hark sortutako irudien duintasun eta seriotasun handiagatik, jantzi astun eta handiekin apainduta irudikatzen zituelarik. Santa Maria del Carmine-ko klaustrorako Masacciok egin zuen freskoetako baten kopia batean, Migel Anjelek erregularki trazatutako lerro paraleloak eta gurutzatutakoak erabili zituen, sare gisako bilbea lortuz, irudiei itxura monumentala emanez eta erliebeak balira bezala hondotik bereiziz.

Gorputzaz zuen ikuskera heroikoak Cascinako guduan antzeman daiteke dagoeneko, eta areto honetako orriek lotura dute obra goiztiar horrekin. Migel Anjel eta Leonardo norgehiagoka aritu ziren Florentziako Jaurerriko Kontseilu Nagusiaren aretorako egin behar ziren bi muralen eskaria jaso zutenean. Mural horietako bat ere kontserbatzen ez den arren, artearen historian izan diren guduen errepresentazio famatuenak dira. Gaia Florentziako armadak 1364ko uztailaren 29an Pisako tropak Cascinan garaitu zituzten gudu famatuari buruzkoa zen. Gertaera nagusi gisa, Migel Anjelek guduaren aurreko momentua aukeratu zuen, etsaiaren erasoak soldatuak ustekabean harrapatu zituenean Arno ibaian bainatzen ari ziren bitartean. Gorputzen anatomiaren doitasuna eta gihar nabarmenak paregabeko eredu bilakatu ziren mendeetan. Artista ugarik erromesaldi antzeko bat egin izan zuten Leonardoren eta Migel Anjelen kartoi hauek aztertzeko. Benvenuto Cellini eskultoreak eta urregileak “la scuola del mondo”, hau da, munduko eskola zirela esan zuen.

BESTE ATALAK

Migel Anjel eta bere garaia. Albertinako maisulanak

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Migel Anjel goiztiarra

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Leonardo da Vinci eta Francesco Clemente

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Fra Bartolomeo-ren eta Rafaelen lehenengo urteak 

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Migel Anjel eta Rafael Erroman

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Rafael Erroman

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Rafaelen testamentu artistikoa

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Rafaelen eskola

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Erromatar estiloaren hedapena

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Errenazimentu klasikoko erretratuak

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Migel Anjel helduaroan eta bere garaian izan zuen eragina

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Migel Anjel eta Frantzia

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago