Edukira zuzenean joan

Migel Anjel eta bere garaia

Erromatar estiloaren hedapena

Info gehiago

Migel Anjel helduaroan eta bere garaian izan zuen eragina

Info gehiago

Atalak

Errenazimentu klasikoko erretratuak

XVI. mendearen lehenengo herenean izan ziren aurreneko aurrerapenak, batetik, modelo naturalera izandako hurbilketa zoragarriak eta, bestetik, funtsezko hazpegi batzuk idealizatu eta nabarmentzeko joerak bultzatutakoak izan ziren. Gonzaga etxeko kide baten erretratuak, Francesco Bonsignori-k eginak (Ile luzedun eta kapeladun gaztearen erretratua), lotura handia du Andrea Mantengaren estilo plastikoarekin. Begirada urrun eta hotz agertzeak eta bizitasun eta tentsio handiko hazpegiak nabarmentzeak hurbiltasun-sentsazio zapaltzailea eragiten du ikuslearengan. Aitzitik, Bartolomeo Veneto-k balio optikoetan jartzen du arreta, alkandora brodatuaren, marrazkidun kaparen eta eguzki argiak piztutako ilearen efektu piktorikoan (X eta Y letrez eta suge baten marrazkiaz apaindutako kapeladun gaztearen erretratua). San Pietro in Luco-ko Gurutzetik eraistea obrako Jainkoaren Amarentzat Andrea del Sarto-k egindako buruaren estudioa (Zapidun emakumearen estudioa beherantz begira) artistak formetan sinpletasun geometrikoa eta gogortasun eskulturala bilatu nahiaren adibide zehatza da. Marrazkiaren estiloan Migel Anjelen eragina antzematen da eta trazu gurutzatuek, erregularragoak eta kontrolatuagoak izan arren, kontzentrazio espiritual eta borondate handia aditzera ematen dute. Andrea del Sartoren begirada kanporantz zuzentzen da, keinurantz, baina San Joseren hazpegiei bizi-arnas handia ematea lortzen du hala ere (Gizon burusoil eta bizardun baten burua).

Azkenik, Albertina-k gordeta dituen Errenazimenduko emakumezko erretratuen artean zirraragarriena eskortzo arin batean irudikatutako dama dotorearena da (Dama baten erretratua). Baliteke opari izateko asmoz egina izatea eta horregatik dago erabat bukatuta, Migel Anjelek haren lagun Tommaso Cavalieri-ri oparitako lanen antzera.

BESTE ATALAK

Migel Anjel eta bere garaia. Albertinako maisulanak

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Migel Anjel goiztiarra

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Leonardo da Vinci eta Francesco Clemente

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Fra Bartolomeo-ren eta Rafaelen lehenengo urteak 

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Migel Anjel eta Rafael Erroman

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Rafael Erroman

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Rafaelen testamentu artistikoa

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Rafaelen eskola

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Erromatar estiloaren hedapena

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Errenazimentu klasikoko erretratuak

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Migel Anjel helduaroan eta bere garaian izan zuen eragina

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Migel Anjel eta Frantzia

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago