Edukira zuzenean joan

Migel Anjel eta bere garaia

Migel Anjel goiztiarra

Info gehiago

Fra Bartolomeo-ren eta Rafaelen lehenengo urteak 

Info gehiago

Atalak

Leonardo da Vinci eta Francesco Clemente

Leonardo da Vinci-ren jarduera artistiko desberdinak ezin dira bereizi bere ikerlan zientifiko eta kezka teorikoetatik. Anatomia eta fisonomia aztertuz giza izaerak bestelako modu batera irudikatzea lortu zuen, lehen Errenazimentuko forma estereotipatuen errepertorioa gaindituz.

Milango Santa Maria delle Grazie-ko Azken afaria obrarako egin zuen bozetoan, Leonardok San Pedroren amorrua eta sumindura aditzera ematen ditu pazko-otorduan Kristok esandako hitzak entzutean: “Egia diot, zuetako batek entregatuko nau”. Aldi berean, artistak primeran islatzen du apostoluaren izaera oldartsua eta haserrekorra, pentsamenduak ziztu batean ekintza bihurtzen dituenarena.

Leonardok beti zeramatzan berekin lapitza, luma eta papera gizarte-maila guztietako pertsonaia espresiboen apunteak egiteko. Sarritan tipo bitxiak irudikatu ohi zituen, eta hazpegi deigarrienak nabarmentzen zituen haien espresioa indartzeko, eta itxuragabetu egiten zituen xelebre eta barregarri erakutsiz. Albertinako formatu txikiko marrazki batean, lumaz egindakoan, artistak bi buru barregarri [lehena eta bigarrena] elkartu zituen. Beren fisonomiek ez dute batere antzik, beren izaera desberdinak nabarmentzearren. Leonardok egindako marrazki honen sorburua kanpoko itxuraren eta barruko jarreraren arteko erlazioan dago baita ere, pertsonen gorputzen eta arimen arteko erlazioan, hain zuzen ere.

Francesco Francia-k, lehen Errenazimenduaren eta Errenazimendu klasikoaren arteko trantsizio-aldiko artista boloniar adierazgarrienak, ez zuen ia eraginik jaso Leonardorengandik ezta Migel Anjelengandik ere. Idealizatzeko zuen joeragatik eta Antzinateko eskulturetan hartzen zuen inspirazioagatik, “protoklasikoa” deitu izan zaio bere estiloari.

BESTE ATALAK

Migel Anjel eta bere garaia. Albertinako maisulanak

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Migel Anjel goiztiarra

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Leonardo da Vinci eta Francesco Clemente

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Fra Bartolomeo-ren eta Rafaelen lehenengo urteak 

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Migel Anjel eta Rafael Erroman

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Rafael Erroman

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Rafaelen testamentu artistikoa

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Rafaelen eskola

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Erromatar estiloaren hedapena

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Errenazimentu klasikoko erretratuak

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Migel Anjel helduaroan eta bere garaian izan zuen eragina

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Migel Anjel eta Frantzia

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago