Edukira zuzenean joan

Migel Anjel eta bere garaia

Errenazimentu klasikoko erretratuak

Info gehiago

Migel Anjel eta Frantzia

Info gehiago

Atalak

Migel Anjel helduaroan eta bere garaian izan zuen eragina

1530eko hamarkadako Migel Anjelen marrazki-estiloa erakusketan dauden bi orrietan ikus dezakegu. Horietako batek (Biluziak eserita eta atzetik ikusita) irudi biluzi eseriaren estudioak dituen horrek, gorputz-enborra kuxin handi baten kontra ezarrita duela, orain arte arreta handirik piztu ez badu ere, lerro-sorta uhindunengatik Sixtina Kaperako Azken Judiziorako estudioak gogorarazten dizkigu. Bigarren marrazkiak Kristoren heriotza irudikatzen du, San Pedroko La Pietà obraren ondoren Migel Anjelek bere bizitza osoan behin eta berriro landutako gaia. Kristo hilaren aurrean aieneka Gurutzetik egindako eraiste dramatiko gisa sortuta dago, irudi ugari bildurik.

1540ko hamarkadako Bandinelli-ren, Beccafumi-ren eta Salviati-ren marrazkiak Sixtina Kaperako freskoen eragin sakonaren eta etengabearen erakusgarri ditugu, baita florentziar handiaren eskultura jakin batzuena ere. Artisten belaunaldi berria ereduekin zuten erlazio askeagoagatik bereizten zen. Hala, pintore zaharragoek Migel Anjelen ideal fisiko monumentala imitatzen ziharduten bitartean, gazteenek beren estilora egokitu zuten.

Paulina Kaperako freskoak amaitzean (1550), Migel Anjelek pintatzeari utzi zion eta arkitekturan eta eskulturagintzan aritu zen erabat. Dena den, bozeto batzuk egin zituen haren lagun Daniele da Volterra-rentzat, Ascanio Condivi-rentzat eta Marcello Venusti-rentzat, eta horrela betikotu zituzten beren pinturetan Migel Anjelen ideiak. Danieleren Eneas haur batekin marrazkiak, gaurdaino iritsi ez zaigun olio-pintura baterako eginak, erabateko xehetasunez garatzen du Migel Anjelen bozeto bat eta bikain dokumentatzen du florentziar maisuaren estilo beranta, irudiak forma trinko eta marduletan oinarrituta garatzen zituen estiloa.

BESTE ATALAK

Migel Anjel eta bere garaia. Albertinako maisulanak

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Migel Anjel goiztiarra

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Leonardo da Vinci eta Francesco Clemente

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Fra Bartolomeo-ren eta Rafaelen lehenengo urteak 

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Migel Anjel eta Rafael Erroman

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Rafael Erroman

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Rafaelen testamentu artistikoa

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Rafaelen eskola

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Erromatar estiloaren hedapena