Edukira zuzenean joan

Migel Anjel eta bere garaia

Migel Anjel helduaroan eta bere garaian izan zuen eragina

Info gehiago

Atalak

Migel Anjel eta Frantzia

Migel Anjel Frantziara joateko ahalegin guztiak alferrikakoak izan ziren. Litekeena da herrialde horretan bere ideiak Andrea del Sarto-ren bitartez hedatu izana eta, geroago, Rosso Fiorentino-ren bitartez. Bestalde, 1531n Antonio Mini Frantziara joan zen bere maisuaren marrazkiez betetako bi kutxarekin eta, izan ere, marrazki haiek azterlanerako balio handiko materiala izan ziren herrialde hartan lan egiten zuten artistentzat. Marrazki haietako bat Leda-ren erretratua zen, gaur desagertutakoa, zegokion kartoiarekin. Eskultore gisa Migel Anjelek zuen fama 1529-1530ean Frantzisko I.a erregeak jaso zuen marmolezko Herkules kolosalari esker zabaldu zen Frantzian, baita Roberto Strozzi-k 1550. urtearen inguruan hara eramanarazi zituen Julio II.aren hilobiko bi esklaboei esker ere.

1530ean Rosso Fiorentino Frantziara joan zen, bere lagun Migel Anjeli esker seguruenez. Parisko eta Fontainebleauko gorteko errege-pintore gisa aritu zen lanean, eta Fontainebleauko jauregiaren dekorazioan jardun zuen bere kargura zeuden artista ugarirekin batera. Primaticcio-rekin batera Fontainebleauko eskolaren sortzailetzat hartzen da. Bere maisu Giulio Romano-ren eta Parmigianino-ren eraginpean, Primaticciok Rossoren estilo espresiboa eta aldi berean gortekoa eta fina garatzen jarraitu zuen. Horrez gain Migel Anjelen elementuak ere hartu ohi zituen sarritan. Izan ere, Erromara egindako zenbait bidaiatan topo egin zuen harekin. Fontainebleauko jauregia dekoratzeko, 1552tik aurrera Primaticciok Niccolò dell’Abate-ren laguntza handia izan zuen, bere marrazki batzuetan Migel Anjelen ideiak ere jaso zituen artista izanik.

BESTE ATALAK

Migel Anjel eta bere garaia. Albertinako maisulanak

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Migel Anjel goiztiarra

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Leonardo da Vinci eta Francesco Clemente

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Fra Bartolomeo-ren eta Rafaelen lehenengo urteak 

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Migel Anjel eta Rafael Erroman

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Rafael Erroman

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Rafaelen testamentu artistikoa

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Rafaelen eskola

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Erromatar estiloaren hedapena

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Errenazimentu klasikoko erretratuak