Edukira zuzenean joan

Migel Anjel eta bere garaia

Rafaelen testamentu artistikoa

Info gehiago

Erromatar estiloaren hedapena

Info gehiago

Atalak

Rafaelen eskola

Giulio Romano Rafaelen ikasle gailenena eta polifazetikoena izan zen. Maisuak mutiko bat besterik ez zenean onartu zuen bere tailerrean eta berehala aritu zen harekin elkarlanean pintura- eta arkitektura-arloko eskariak egiten. Rafael hil zenean, hark amaitu gabe utzitako proiektuak bukatu zituen eta all’antica erromatar estilo modernoa garatzen jarraitu zuen. Federico II.a Gonzaga dukeak gonbidatuta Mantuara joan zen, eta bertan gorteko pintore goraipatua eta duke-etxearen arkitekto nagusia izatea lortu zuen.

Tailerrean lan egiten zuten gainerako dizipuluek eta artistek ere Rafaelen estiloa garatu zuten 1520ko hamarkadan. Haien artean aipatzekoa da Lombardo Polidoro da Caravaggio, etxeetarako fatxada ugari erliebean egindako eta all’antica estiloan pintatutako eszenekin apaintzeagatik ospetsu bihurtu zena. Bere marrazkiak ikusita, sarritan erabilera jakin baterako egiten ez zituenak, agerian da irudikapen naturalistak eta generokoak nahiago zituela, bizimodu apala eta pairamentsua daramaten pertsonaia xume eta zakarrekin. Perino del Vaga florentziarrak Rafaelen tailerrean lan egin zuen, baina bere marrazkietako gorputz gihartsuetan Migel Anjelen eragina antzeman daiteke. Parmigianino 1524an joan zen Erromara eta bere marrazkiak trazu okerragatik eta kaligrafikoagatik bereizten dira era berean, baita irudien dotorezia eta grazia handiagatik ere. Rafaelekin batera, Parmigianinok Migel Anjelen artea aztertu zuen, eta haren neurriz gaineko mugimenduak, Perinok bezala, plano dekoratibo bihurtu zituen, eta irudien estilo monumentalagoa eta espresiboagoa landu zuen baita ere. Horren erakusgarri dugu bere Diogenes, Ugo da Carpi-k egindako argi-ilunezko xilografia batean erreproduzitua.

BESTE ATALAK

Migel Anjel eta bere garaia. Albertinako maisulanak

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Migel Anjel goiztiarra

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Leonardo da Vinci eta Francesco Clemente

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Fra Bartolomeo-ren eta Rafaelen lehenengo urteak 

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Migel Anjel eta Rafael Erroman

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Rafael Erroman

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Rafaelen testamentu artistikoa

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Rafaelen eskola

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Erromatar estiloaren hedapena

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Errenazimentu klasikoko erretratuak

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Migel Anjel helduaroan eta bere garaian izan zuen eragina

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago

Migel Anjel eta Frantzia

Migel Anjel eta bere garaia, Atala, 2004

Info gehiago