Edukira zuzenean joan

Henri Michaux: beste aldea

Gauaren Printzea (Le Prince de la Nuit, 1937)

Info gehiago

Iruzkinak

Ongietorria eta bisitaldirako hitzaurrea

Izenburua:
Ongietorria eta bisitaldirako hitzaurrea
Erakusketa:
Henri Michaux: beste aldea
Gaiak:
Gizakia | Mugimendua | Drogak | Introspekzioa
Mugimendu artistikoak:
Surrealismoa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Michaux, Henri

Guggenheim Bilbao Museoak ongietorria ematen dizu Henri Michaux: beste aldea erakusketara. Parisko Michaux Artxibategiekin batera lankidetzan antolatutako erakusketa honek 200 artelan biltzen ditu, eta poeta eta margolari honen sei hamarkadetako arte ekoizpenean zehar ibilaldia egiteko aukera izango dugu bertan.

Belgikan jaio zen artista 1899. urtean, eta idazketa nahiz marrazketa landu zituen bere bizitza osoan; bi diziplina horien inguruan honako gogoeta hau egin zuen:

Liburuak irakurtzeko aspergarriak dira. Ez dago zirkulazio librerik. Atzetik joateko eskatzen zaio irakurleari. Bidea marraztua dago, norabide bakarrekoa da.

Guztiz bestelakoa da koadroa: berehalakoa, erabatekoa. Ezkerrean ere bai, eskuinean, sakoneran, nahierara.

Ez dago ibilbiderik, mila ibilbide baizik, eta geldialdiak ez daude adierazita. Nahi denean, koadroa berriz ere hor dago, osorik. Istant batean, hor dago guztia. Guztia, baina ezer ez da oraindik ezaguna. Horixe da IRAKURTZEN hasteko unea.

Margolaritzan murgildu eta harekin esperimentatzera gonbidatzen gaitu Michaux-k, margolaritzaren lehenbiziko inpaktua jaso eta hura deszifratzera ere bai.

Marrazketarekin izan zituen lehenbiziko esperientziak 1920ko hamarkadakoak dira: garai hartan, orriaren gainean, mugimenduan den idazkera gisa ordenatzen ziren zeinuen alfabetoa marraztu zuen. Abangoardiak ezagutu zituen artistak bere gaztaroan, eta arreta eman zioten Surrealismoak subkontzienteari, ametsei eta eromenari buruz egin zituen ikerketek. Baina Michaux-ren esplorazio egarria askoz ere urrunago zihoan, izateko eta ezagutzeko ohiko moduetatik haratago. Gizakiaren sakontasunean barneratzeko gogo biziz, mundu osoan zehar ibili zen artista, zenbait kultura ez-mendebaldeko eta primitibo ezagutzeko asmoz. Era berean, aurpegiak margotzeari ekin zion; bere inkontzientetik ateratzen zirela ziruditen irudi horiek mamuen antzekoak ziren, edo metamorfosi betean ziren formen modukoak. Kontzientziaren ohiko egoeratik harago joateko grinak eramanda, droga psikoaktiboekin esperimentatzen hasi zen. Buruaren bidaia horietatik itzultzean, ikusitakoa jaso zuen “margolan meskalinarretan”; lan horiek egiazko inflexio puntua islatzen dute haren arte adierazpenean. Hiru ardatzen inguruan egituratzen da erakusketa hau: mugimenduan dauden zeinuak, aurpegiak eta drogekiko esperimentazioa. Era berean, kontzientzia eta errelitatea, guk ezagutzen ditugun modura, gainditu eta haien “beste aldea” ezagutzeko Michaux-k egin zuen bide pertsonalaren arrastoa jarraitzen du erakusketak.

Michaux-ri buruzko informazio gehiago duzu eskuragarri erakusketaren gune didaktikoan. Bertan ibilbide bat proposatzen dizugu, artistaren sormen-unibertsoa definitu zuten estimuluak ezagutzeko; hala nola, inkontzientearen esplorazioa, beste kulturekiko elkar-eragina, musikarekiko harremana eta idazketaren eta margolaritzaren bidez artistak gauzatu zuen adierazpena. 

BESTE ATALAK

Ongietorria eta bisitaldirako hitzaurrea

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gauaren Printzea (Le Prince de la Nuit, 1937)

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Frottageak (Igurtziak)

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hirurogeitamarreko eta laurogeiko hamarkadetako erretratuak

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Mugimenduak saila 

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Tinta txinatarrean egindako lan handiak

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Idatzi meskalinarrak

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Marrazki meskalinarrak: Barneko zuhaitz-formak (Arborescences Intérieures, 1962-1964)

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hirurogeita hamar eta laurogeiko hamarkadetako margolanak

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago