Edukira zuzenean joan

Henri Michaux: beste aldea

Ongietorria eta bisitaldirako hitzaurrea

Info gehiago

Frottageak (Igurtziak)

Info gehiago

Iruzkinak

Gauaren Printzea (Le Prince de la Nuit, 1937)

Izenburua:
Gauaren Printzea (Le Prince de la Nuit, 1937)
Erakusketa:
Henri Michaux: beste aldea
Gaiak:
Artea eta emozioa | Introspekzioa | Subkontzientzia
Teknikak:
Akuarela | Gouache
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Michaux, Henri

Orriaren gainean banatutako kolore biziko mantxa batzuk, ukitu labur eta zertzelada arin zenbait: elementu horiek sortzen dute gauetik irtendako figura. Henri Michaux-k bazekien zer nolako efektua eragiten zuen gouachea eta akuarela paper beltzaren gainean erabiltzeak. Honela azaltzen zuen:

Hasi orduko, zenbait kolore folio beltzaren gainean ezarri orduko, folio izateari uzten dio horrek, eta gau bihurtzen da. Ia ausaz jarritako koloreak agerpen bihurtzen dira… gauetik sortzen direnak. 

Horixe gertatzen da Gauaren Printzea artelan honekin. Zertzelada lerrozuzenetan ezarritako tonu marroia tronu bihurtzen da; atzeko zipriztinek zeru iluna argitzen dute, izarrak balira bezala; eta laranja biziak aurpegi baten itxura hartzen du. Hazpegi hezurtsu eta jantzi arin horiekin, agerpen bat ematen du figurak: ikuspen fantasmagoriko bat. Koloreen distira bizia, ia suzkoa, aztoragarria gertatzen zaigu. Honako hitz hauek esan zituen artistak figura honi buruz:  

Gauaren printzea, bikoitzarena, izar guruinarena, Herioren jarlekuarena, zutabe alferrarena, galdera gorenarena; koroa hautsiko Printzea, erresuma zatituarena, zurezko eskuarena. Printze harriz bihurtua, pantera jantziarekin. Printze galdua. 

Figura hau printze baten jantzi eta aberastasunekin haragitzen da, haren tronu eta koroarekin. Baina munstro bihurtzen da: gauetik, artistaren beraren kontzientziaren sakonenetik sortzen den izaki. Michaux-ren introspekzio etengabe horrek eta bere kontzientziaren mugekin egin zuen esperimentazioak agerian uzten dituzte giza izaerari berezkoak zaizkion emozioak, delirioak eta beldurrak, inkontziente kolektiboaren osagarriak direnak.

Hauxe da artistak 1937 eta 1939 bitartean sortu zituen hondo beltzetako bat. Haiek guztiak paper beltzaren gainean eginak dira, gaua iradokitzeko aukera ematen baitzion horrek. Artistaren hitzetan:  

Gauetik heltzen zaigu azaldu gabekoa, zehaztu gabekoa, ikusten diren gauzekin loturarik ez daukana, ustegabeko erasoa, misterioa, erlijioari dagokiona, beldurra… eta munstroak, ama batengandik sortu ez eta ezerezetik sortzen dena. 

BESTE ATALAK

Ongietorria eta bisitaldirako hitzaurrea

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gauaren Printzea (Le Prince de la Nuit, 1937)

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Frottageak (Igurtziak)

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hirurogeitamarreko eta laurogeiko hamarkadetako erretratuak

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Mugimenduak saila 

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Tinta txinatarrean egindako lan handiak

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Idatzi meskalinarrak

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Marrazki meskalinarrak: Barneko zuhaitz-formak (Arborescences Intérieures, 1962-1964)

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hirurogeita hamar eta laurogeiko hamarkadetako margolanak

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago