Edukira zuzenean joan

Henri Michaux: beste aldea

Idatzi meskalinarrak

Info gehiago

Hirurogeita hamar eta laurogeiko hamarkadetako margolanak

Info gehiago

Iruzkinak

Marrazki meskalinarrak: Barneko zuhaitz-formak (Arborescences Intérieures, 1962-1964)

Izenburua:
Marrazki meskalinarrak: Barneko zuhaitz-formak (Arborescences Intérieures, 1962-1964)
Erakusketa:
Henri Michaux: beste aldea
Gaiak:
Lan-prozesua | Mugimendua | Drogak
Teknikak:
Marrazkia | Tinta txinatarra
Aipatutako artistak:
Michaux, Henri

Meskalinaren kontsumoarekin izandako esperientziatik abiatuta, Henri Michaux-k hainbat marrazki sail sortu zituen, elkarrekin lotura zutenak. Artistak ez du marrazten esperientzia eduki bitartean, eta ez ditu, ezta ere, lan hauek egiten egoera mental transzendentea lortzeko kontzentrazio metodo gisa. Egoera hori bizi ondoren soilik egiten ditu, bere esperientziaren lekukotasun eta oroitzapen modura. Artistak badaki ez dela gauza ikusitako irudi guztiak islatzeko, izan ere, berak azaltzen duenaren arabera, abiadura bizian igarotzen dira.

Irudi sail hauek mugimendua, errepikapena eta eraldaketa iradokitzen dituzte, artistak bihurtzen dituenak lerro zirriborratu, uhin bihurri, sigi-sagako marra, kiribil, erpin, begizta edo zirimola. 

Lan hauetako irudirik errepikatuenetako bat gorakako mugimendua iradokitzen duena da, behetik gorako ibilbidea, hasierarik eta amaierarik gabekoa, barneko zuhaitz-forma hauetan gertatzen den bezala [Barneko zuhaitz formak, 1962-1964]. Hinduismoa eta ekialdeko beste sinesmen batzuetako bizitzaren zuhaitza bezala, buruko irudi bat da, kontzientzia bera zeharkatzen duena eta bizitzaren jario etengabearen, unibertso aldakorraren partaide bihurtzen duena. Irudi hori islatzeko, artistak berriz ere erabiltzen du hamaika bibrazio bihurrien uhin-lerroa, ardatz bertikal batean hedatua, aldeetara era simetrikoan zabaltzen dena. 

Bere idatzietan behetik gorako irudi horietaz mintzatzen da Michaux:

[…] Irudiak non lerro zuzenak, eroaldi batek harrapatuta, berez bertikalak diren, katedraleko lerro, garaieran amaierarik ez dutenak baina mugagabe igotzen jarraitzen dutenak, non lerro hautsiak, etendura, haustura, xehetze, zatikatzez jositako lurrikara jarraituak diren, non lerro bihurriak kiribil, zirimola, begizta, joskura ezin konplikatuagoen zoramenak diren […]

BESTE ATALAK

Ongietorria eta bisitaldirako hitzaurrea

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gauaren Printzea (Le Prince de la Nuit, 1937)

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Frottageak (Igurtziak)

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hirurogeitamarreko eta laurogeiko hamarkadetako erretratuak

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Mugimenduak saila 

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Tinta txinatarrean egindako lan handiak