Edukira zuzenean joan

Henri Michaux: beste aldea

Mugimenduak saila 

Info gehiago

Idatzi meskalinarrak

Info gehiago

Iruzkinak

Tinta txinatarrean egindako lan handiak

Izenburua:
Tinta txinatarrean egindako lan handiak
Erakusketa:
Henri Michaux: beste aldea
Gaiak:
Mugimendua
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Michaux, Henri

Mugimenduak saila egin ondoren, lanerako tinta txinatarra erabiltzen jarraitu zuen Henri Michaux-k. Dantzari baten antzera, interes handia zuen mugimendu, larritasun eta azkartasun sentsazioak islatzeko, gero eta handiagoa. Halako batean, zeinuak pintzelez trazatzeari utzi eta tinta-poteak orrian bertan iraultzeari ekin zion.

Zein unetan utzi diot pintzelez marrazteari? Denbora igaro da tinta lotsagabe baliatu aurretik. Noizbait ere, kemen osoz ekin diot. Keinu zakarrez aterarazten dut irekitako botilatik. Orain barreiatu dadin…

Bukatu da pintzela. Oldea isurtzen da harro, lotsagabe antzean. Hobeki esanda —nahikoa nagi isurtzen baita— ni bihurtzen nau lotsagabe, beltz basati horren eraginez. 

Orain, orbana da protagonista, zeinua baino gehiago. Hala gertatzen da berrogeita hamarreko hamarkadaren erdialdetik aurrera egindako margolan hauetan. Handiagoak dira lan hauek, aurreko sailekoak baino. Teknika honekin egindako lehenengo esperientzietan, paperaren erdigunetik abiatuta lan egiten du artistak, eta itxura simetrikoko irudiak sortzen ditu, paperaren ertzerantz, azaleraren ingurura, hedatzen doazenak.

Laster, dinamika hori hautsi egingo du Michaux-k, biderketa eta itxuraldatzea bilatzeko: orduan, asko izango dira orria oso-osorik beteko duten orbanak, azalera osoan zehar antolatuta, erritmoaren zentzu biziarekin, oldeka bilduta, bereizita zenbait zabaleratan. Forma zehatzik gabeko tintazko orbanen banaketak lortzen du bibrazio eta energia sentsazioa iradokitzea, horrekin lurrikara baten eta haren dardaraldien joa jasotzeko gaitasuna izango balu bezala. 

Gainera, zinemaren mugimendua iradokitzea ere lortzen du: ez irudia bera, ez eta eragiten duen errealitate-ilusioa ere, haren mugimendua baizik, haren kateatzea. Pelikula baten fotogramak bezala, Michaux-k margotutako orri bakoitzak bere mugimendua, barnekoa, iradokitzen duela ematen du, eta hurrengo orrietakoekin lotu egiten dela. 

BESTE ATALAK

Ongietorria eta bisitaldirako hitzaurrea

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gauaren Printzea (Le Prince de la Nuit, 1937)

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Frottageak (Igurtziak)

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hirurogeitamarreko eta laurogeiko hamarkadetako erretratuak

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Mugimenduak saila 

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Tinta txinatarrean egindako lan handiak

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Idatzi meskalinarrak

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Marrazki meskalinarrak: Barneko zuhaitz-formak (Arborescences Intérieures, 1962-1964)

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hirurogeita hamar eta laurogeiko hamarkadetako margolanak

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago