Edukira zuzenean joan

Henri Michaux: beste aldea

Marrazki meskalinarrak: Barneko zuhaitz-formak (Arborescences Intérieures, 1962-1964)

Info gehiago

Iruzkinak

Hirurogeita hamar eta laurogeiko hamarkadetako margolanak

Izenburua:
Hirurogeita hamar eta laurogeiko hamarkadetako margolanak
Erakusketa:
Henri Michaux: beste aldea
Gaiak:
Eragin artistikoa | Ingurunea eta natura
Artelan motak:
Pintura (olio-pintura)

Olio-pintura ez zen inoiz izan Henri Michaux-k asko erabilitako teknika. Ez zuen gogoko hark eskatzen zuen lana, tinta txinatarrak edo akuarelak eskaini zioten bat-batekotasun eta berehalakotasunetik asko aldentzen baitzen. Baina bizitzaren azken urteetan hainbatetan erabili zuen, xehetasun kromatikoak islatzeko zuen gaitasunagatik.

Azken lan hauetan, basoko margoak ageri dira: berdeak, marroiak, laranjak, grisak eta zilarrak, okreak eta lurrak… Meskalina kontsumitu ondorengo lehenbiziko literatur lan idatzian, Misérable Miracle izenekoan, basoen eta udazken hostoen gaztaina kolore leunei buruz hitz egiten zuen dagoeneko, bere bizipenen parte gisa.

Hemen berriz heltzen dio gaiari, orban libreen bidez, forma itxirik gabe, tonu bakoitzaren graduazio kromatikoak zehaztuta. Forma oso organikoak dira, artistaren keinua zuzen islatzen dutenak; bakar bat ere ez da beste baten berdina. Margolanari erritmo berezia ematen dioten desberdintasunak ere aurki daitezke.

Mihisearen luze-zabalean, modu ordenatuan hedatzen dira orbanak, lauki ikusezin batean kokatuko balira bezala. Gainera, koloretako zerrendak osatzerakoan, droga psikoaktiboekin izandako esperientzien gorakako norabidea islatzen du berriro artistak.

Kontsumitzeari bi hamarkada lehenago utzi bazion ere, artistak jarraitzen zuen bere oroimenetik berreskuratzen jarduera trinko haien lekukotasuna. Ordenatze erritmiko honek gogora ekartzen du, gainera, Paul Kleeren lana; izan ere, Michaux-ren ibilbidea markatu eta margolaritzan hasteko bultzada eman zioten artistetako bat izan zen hura. 

BESTE ATALAK

Ongietorria eta bisitaldirako hitzaurrea

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gauaren Printzea (Le Prince de la Nuit, 1937)

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Frottageak (Igurtziak)

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hirurogeitamarreko eta laurogeiko hamarkadetako erretratuak

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Mugimenduak saila 

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Tinta txinatarrean egindako lan handiak

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Idatzi meskalinarrak