Edukira zuzenean joan

Henri Michaux: beste aldea

Frottageak (Igurtziak)

Info gehiago

Mugimenduak saila 

Info gehiago

Iruzkinak

Hirurogeitamarreko eta laurogeiko hamarkadetako erretratuak

Izenburua:
Hirurogeitamarreko eta laurogeiko hamarkadetako erretratuak
Erakusketa:
Henri Michaux: beste aldea
Gaiak:
Giza gorputza | Artea eta psikologia | Kolorea | Erretratua eta autorretratua
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Michaux, Henri

Aurpegiak eta giza irudia dira Henri Michaux-ren gai nagusietako bat, eta haren ibilbide guztian etengabe agertzen da. Hona zer zioen artistak:

Mendiak eta aurpegiak dira beti arreta handiz begiratu ditudan gauza bakarrak, beste ezer egin ezinik, gogoa haiei atxikituta, begirik kendu gabe, magnetikoki erakarrita, ametsetan bezala, eta horren arrazoia jakin barik. Aurpegiak askotan haserretu egiten dira horregatik. Mendiak, berriz, ez. Ez, nik dakidala, behintzat.

Aurpegi baten forma ezagunak behin eta berriro agertzen dira haren ibilbidean, azken lanetara arte, 70eko eta 80ko hamarkadetan margotutako lan hauetan ikus dezakegun bezala. Oraingo honetan, tonu gorrien eztandak uzten dituen hutsuneek begi zuloak eta ahoaren irekidura iradokitzen dituzte. Zurizko espazioak dira, musikaren isiluneen antzera, osotasunari harmonia eskaintzen diotenak eta akuarelaren koloreak iradokitako forma irakurtzeko aukera ematen digutenak. Ez da alferrik gorria aukeratutako kolorea. Hona artistak kolore horri buruz zioena:

Gehienetan, erarik naturalenean, gorria jartzen dut. Izan ere, ba al dago odola baino errazago barreiatzen denik?

Lan hauen asmoa ez da xehetasunez islatzea pertsonen fisonomiaren alderdirik azalekoena, alegia, haren proportzioa eta neurria, haren bolumenak eta testura. Aitzitik ere, gizakiaren esentzia jasotzea bilatzen du artistak, hari bakarrik eta berez dagokiona, haren aldartea eta jokabidea, une zehatz batean. Bilaketa horri “fantasmismoa” deitu zion Michaux-k, eta honako hitz hauekin deskribatu zuen:

Bada halako barne fantasma bat, eta hura margotzeko aukera izan beharko genuke, sudurra, begiak, ileak margotzen ditugun moduan, horiek kanpoaldean ditugulako, askotan zolak bezala. Isurkizko izaki hori ez da soilik hezurra eta gainean duen azala, hori berehala ikusten dugu lagunok, etsaiok, maitale, senide, ezagunok, eta berehala ikusten dugu nola “dagoen” pertsona hori une zehatz horretan, ez bi minutu igarota: izaera hori, finean, izaki sentibera guztiei ageri zaie, baina, zoritxarrez, ez margolariei.

Beraz, “ismoak” gustukoak banitu, eta zenbait jenderen kapitain izatera iritsi nahiko banu, ziur aski margolaritza eskola irekiko nuke: FANTASMISMOA (edo psikologismoa).

BESTE ATALAK

Ongietorria eta bisitaldirako hitzaurrea

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gauaren Printzea (Le Prince de la Nuit, 1937)

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Frottageak (Igurtziak)

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hirurogeitamarreko eta laurogeiko hamarkadetako erretratuak

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Mugimenduak saila 

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Tinta txinatarrean egindako lan handiak

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Idatzi meskalinarrak

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Marrazki meskalinarrak: Barneko zuhaitz-formak (Arborescences Intérieures, 1962-1964)

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hirurogeita hamar eta laurogeiko hamarkadetako margolanak

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago