Edukira zuzenean joan

Henri Michaux: beste aldea

Hirurogeitamarreko eta laurogeiko hamarkadetako erretratuak

Info gehiago

Tinta txinatarrean egindako lan handiak

Info gehiago

Iruzkinak

Mugimenduak saila 

Izenburua:
Mugimenduak saila 
Erakusketa:
Henri Michaux: beste aldea
Gaiak:
Gizakia | Mugimendua
Teknikak:
Marrazkia | Tinta txinatarra
Aipatutako artistak:
Michaux, Henri

Tinta txinatarrez blaitutako pintzel ukitu arinez, mugimenduan diren zeinuen sail txundigarria garatu zuen Henri Michaux-k. Zeinu grafikoen itxura duten lerro meheak dira. Artistaren zalutasunak eta trebeziak estilizatu eta bilakarazten ditu, etengabeko eraldaketan eta mugimenduan den gorputz baten forma dotoreak iradokitzeraino, jarrera desberdinetan. Hain zuzen ere, Mugimenduak izenburua du 1951n argitaratu zuen liburu batek. Lan hartan hitz hori modu errepikarian erabiltzen zuen, gogoaren eta gorputzaren natura aldakorra, beti ere mugimenduan dena, iruditan jasotzeko asmoa azaltzeko. Liburu hura irudiz hornitzen zuten 64 marrazki sail hartakoak dira, hain zuzen ere, lan hauek.

1951n Michaux-k margotutako 1.200 orrietatik, gutxi batzuk besterik ez dira hauek. Hona artistak nola kontatzen zuen:

Ehunka orrietan zehar, banan-banan, zenbatuta bezala (orriko lau edo bost, bakoitza lauki ikusezin batean bereizita, bata bestearekin komunikatu gabe), gizakia niregana iristen da, niregana itzultzen da, gizaki ahaztezina.
Orri zuriaren gainean jipoitu egiten dut, edo gaizki tratatua ikusten dut, flagellum-gizakia.
Bururik gabe, buruz behera, mailu-buru, buru hozka-ateratzailea, gizaki zatikatua amilduta nik zer dakit nora, nik zer dakit zertarako, nik zer dakit zerk zigorkatuta.

Haien itxurak margo neolitiko eta irudikatutako ehiztarien trazu lirainak eta eite dinamikoa ekartzen ditu gogora. Forma horiek abstrakzioaren muga-mugan ziren eta, azkenean, zeinuen hiztegia osatu zuten.

Hemen, zeinura ere hurbiltzen da artista, eta harekin batera, hain berea zuen idazkerara. Baina irudi hauekin ez du alfabeto bat sortzeko asmorik. Idatzizko formara hurbiltzerakoan, figura paperean islatzea bilatzen du, kaligrafia asmatutako eta pertsonal baten harmoniarekin, eta musikaren zeinu-segidaren erritmoarekin.

BESTE ATALAK

Ongietorria eta bisitaldirako hitzaurrea

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gauaren Printzea (Le Prince de la Nuit, 1937)

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Frottageak (Igurtziak)

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hirurogeitamarreko eta laurogeiko hamarkadetako erretratuak

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Mugimenduak saila 

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Tinta txinatarrean egindako lan handiak

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Idatzi meskalinarrak

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Marrazki meskalinarrak: Barneko zuhaitz-formak (Arborescences Intérieures, 1962-1964)

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hirurogeita hamar eta laurogeiko hamarkadetako margolanak

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago