Edukira zuzenean joan

Henri Michaux: beste aldea

Gauaren Printzea (Le Prince de la Nuit, 1937)

Info gehiago

Hirurogeitamarreko eta laurogeiko hamarkadetako erretratuak

Info gehiago

Iruzkinak

Frottageak (Igurtziak)

Izenburua:
Frottageak (Igurtziak)
Erakusketa:
Henri Michaux: beste aldea
Gaiak:
Gizakia | Introspekzioa | Beldurra | Subkontzientzia
Teknikak:
Frottage | Marrazkia
Aipatutako artistak:
Michaux, Henri

1942an hasi zen artista frottage edo igurzte teknikarekin esperimentatzen, Bigarren Mundu Gerraz ahazteko modua baitzen harentzat, Frantziako hegoaldean erbesteratze behartuan zegoela. Ohean etzanda, grafitoa jarrera horizontalean jarri, kalitate txarreko papera azal latz baten gainean ezarri, eta grafitoa haren gainean igurzten zuen Michaux-k. Baliabide gutxirekin eta teknika oso sinple batez, arkatza hara eta hona mugitzen zuen artistak, formei jarraiki eta sortzen ziren bolumenak eta testurak bidean aurkituz. Era horretan, bere barne-espazioa azaleratu, eta bere beldurrak uxatzen zituen, izu-ikara egunerokotasunaren osagai zuen une hartan. Artistak oso gutxitan ukitzen zuen frottage haien emaitza, eta era horretan lehentasun osoa ematen zion bat-bateko keinuari.

Marrazki hauek hasten zituenean, Henri Michaux-k ez zuen izaten forma zehatzik irudikatzeko asmorik: ez zen harengan izaten aurrez asmatutako ideiarik, ez errealitatea islatzeko edo kopiatzeko irudirik ere. Izan ere, honela esaten zuen artistak:

Marraztu ezazue batere asmo berezirik gabe, egizue zirriborroa automatikoki, ia beti aurpegiak agertuko dira paperaren gainean.

Marraztu ahala, formak azaleratzen zihoazen. Ezagutzeko moduko forma bakoitza aurkitzearekin, begia zela, ahoa edo bizkarra zirela, gonbidapena sentitzen zuen Michaux-k, honantz edo harantz aurrera egiteko: arkatzaren norabide berriari men eginda, hazpegiak eta atalak hazi edo eraldatzen ziren. Erraldoi itxuragabe edo ziklope bilakatu ahal ziren. Nolanahi ere, figura hauek itxura hibridoa partekatzen dute, animaliaren eta gizakiaren artekoa, batzuetan munstro itxurara hurbiltzen dena.

1944 eta 1947 artean egindako frottage hauekin, kontzientziaren gaineko edozein esku-hartze mota baztertzen zuen Michaux-k, eta aske uzten zuen bere “ni” inkontzientea: fantasia, delirio eta beldurrez egindako norberaren unibertso hori, munstroen bizileku eta elikagaia dena. 

BESTE ATALAK

Ongietorria eta bisitaldirako hitzaurrea

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gauaren Printzea (Le Prince de la Nuit, 1937)

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Frottageak (Igurtziak)

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hirurogeitamarreko eta laurogeiko hamarkadetako erretratuak

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Mugimenduak saila 

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Tinta txinatarrean egindako lan handiak

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Idatzi meskalinarrak

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Marrazki meskalinarrak: Barneko zuhaitz-formak (Arborescences Intérieures, 1962-1964)

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hirurogeita hamar eta laurogeiko hamarkadetako margolanak

Henri Michaux: beste aldea , Iruzkina, 2018

Info gehiago