Edukira zuzenean joan

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa

Arte publikoa eta enkargu publikoak, 1960tik 1990era bitarteko hamarkadak

Info gehiago

Atrioa: Titulurik gabea (S.250, Lehenengo, bosgarren eta seigarren lobuluetan esferak dituen formaren baitako forma jarraitu, eseki, elkarlotu, zazpi lobuluduna)  [Untitled (S.250, Hanging Seven-Lobed Continuous Interlocking Form with Spheres in the First, Fifth, and Sixth Lobes)], ca. 1955

Info gehiago

Iruzkinak

“Bizitzak berak marrazten du”: Lorategitik, 1980tik 2000ra bitarteko hamarkadak

Izenburua:
“Bizitzak berak marrazten du”: Lorategitik, 1980tik 2000ra bitarteko hamarkadak
Erakusketa:
Ruth Asawa: Atzerabegirakoa
Gaiak:
Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Geometria | Kolorea | Konposizioa | Lan-prozesua | Oreka | Natura | Landareak | Loreak | AEB | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Asawa, Ruth

Bere ibilbidean zehar, Asawak behin eta berriz marraztu zituen landareak eta loreak, eta bere lorategiko hamaika espezie irudikatu zituen. Haren iritzian, ereduaren aurrez aurre marraztea behatzea baino gehiago zen: munduarekin eta orainarekin erlazionatzeko modu bihurtu zen.

“Bizitzak berak marrazten du” idatzi zuen behin, aditzera emanez eguneroko gertaerek eta inguruak moldekatzen zutela haren lana.

1985ean, lupusa diagnostikatu zioten artistari. Ia urtebetez oso murriztuta eduki zuen gaitasun fisikoa; sorkuntza-bulkadak, ordea, bere horretan jarraitu zion. Bere ibilbidearen azken hamarkadetan, marrazki botanikoetara bideratu zuen bere energia artistikoaren parte handi bat; sail honetan daude bilduta horietako batzuk.

 

Titulurik gabea (SB.198, 43. or.) [Untitled (SB.198, p. 43)], 2002

Bitrina honetan, zirriborro-koadernoen multzo bat ageri da: 1985 eta 2002 bitartean eginiko lore-marrazkiak jasotzen dituzte, eta agerian uzten dute Asawak motibo horiei eskainitako dedikazioa.

Artistak goizean goiz edo gau-partean berandu egin ohi zituen mota horretako lanak, eta papera bi aldeetatik marrazten zuen batzuetan.

Zirriborro-koadernoaren 43. orrialdean, 2002ko Titulurik gabea (SB.198) ikus dezakegu: tintaz marraztutako loreak, lerro seguru eta arinez eginak.

Gerora gogora ekarri zuenez, Black Mountain Collegen zela, Asawak loreak margotu nahi zituela esan zion bere irakasle Josef Albersi. Eta hark erantzun omen zion ondo iruditzen zitzaiola, beti ere “Asawa loreak” baziren.

Komentario hura, artistaren talentu apartekoaren aintzatespena ez ezik, aholku xume bat ere izan zen, eta ibilbide osoan gidatu zuen artea ulertzeko bere modua.

 

Titulurik gabea (PF.558, Mitxoletak zimeltzen) [Untitled (PF.558, Wilting Poppies)],  ca. 1980ko hamarkadaren erdialdea/1990ekoaren hasiera

Atal honetan, ikusgai dago Titulurik gabea (PF.558, Mitxoletak zimeltzen) marrazkia ere. Asawari zirraragarria iruditzen zitzaion lore baten bizitza-ziklo osoa, bere seme Xavierrek gogoratu zuen bezala.

Hemen, esate baterako, lo-belar edo opio-mitxoleta bat marraztu zuen “fase guztietan: leka, hostoa, lore betea, petaloak jausten zituela”.

 

Titulurik gabea (PF.222, Lore-sorta) [Untitled (PF.222, Bouquet)], ca. 1990

Atal honetan dago jasota, baita ere, Titulurik gabea (PF.222, Lore-sorta) izeneko lana. 1990 inguruan eginiko marrazki bat da: lore-sorta handi bat erakusten du, eta abileziaz irudikatzen ditu lore, petalo eta hosto bakoitza definitzen dituzten lerro finak.

Lore-sortak marrazteari ekiten zionean, Asawa poliki hasi ohi zen; arretaz behatzen zuen angelurik onena aukeratzeko, izan albo batetik ikusita, edo goitik, kasu honetan bezala. Tinta aplikatu baino lehen, loreak paperean nola jarri irudikatzen zuen. Erdian hasi eta kanporantz marrazten zuen, eta baliabideari berari uzten zion prozesua gidatzen.

 

Titulurik gabea (S.161, Bi ebakidurako aho irekidun forma alderantzikagarri esekia) [Untitled (S.161, Hanging Two-Sectioned, Reversible Open-Window Form)], 1998

Atal honetan, lore-petaloak gogorarazten dituzten “aho irekidun” eskultura-adibideak ageri dira.

1998ko Titulurik gabea (S.161, Bi ebakidurako aho irekidun forma alderantzikagarri esekia) lanean, petalo ildaskatuak ikus daitezke; badirudi kanporantz irteten direla eta ur-jauzi gisa erortzen direla gainazal zilindriko batetik.

Aurreko bertsioekin alderatuta, “aho irekidun” obrek kiribil-sare nasaiagoa eta porotsuagoa dute.

Asawak kasualitatez aurkitu zuen forma hori 1954an: akats bat zuzentzen ari zela, alanbre bat moztu zuen, eta, bat-batean, sarea ireki eta gorantz okertu zitzaion. Ondorengo urteetan, prozesu hori arakatzen eta haren aukerak zabaltzen jarraitu zuen.

BESTE ATALAK

Sarrera

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

“Nola ikusi”: Black Mountain College, 1940ko hamarkada

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

Diseinu komertzialak, 1950eko hamarkadaren hasiera

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

“Den-dena dago lotuta”: formen baitako formak, 1950eko hamarkada

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

“Nire eskulturaren hiztegia”

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

Tamarind grabatuak, 1965

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

Natura, alanbre lotua eta eskultura berantiarra, 1960tik 1990era bitarteko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

Arte publikoa eta enkargu publikoak, 1960tik 1990era bitarteko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

“Bizitzak berak marrazten du”: Lorategitik, 1980tik 2000ra bitarteko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

Atrioa: Titulurik gabea (S.250, Lehenengo, bosgarren eta seigarren lobuluetan esferak dituen formaren baitako forma jarraitu, eseki, elkarlotu, zazpi lobuluduna)  [Untitled (S.250, Hanging Seven-Lobed Continuous Interlocking Form with Spheres in the First, Fifth, and Sixth Lobes)], ca. 1955

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

Noe Valley, 1960tik 2000ra bitarteko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

“Etxea dut estudio, orain eta beti”

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago