Edukira zuzenean joan

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa

Diseinu komertzialak, 1950eko hamarkadaren hasiera

Info gehiago

“Nire eskulturaren hiztegia”

Info gehiago

Iruzkinak

“Den-dena dago lotuta”: formen baitako formak, 1950eko hamarkada

Izenburua:
“Den-dena dago lotuta”: formen baitako formak, 1950eko hamarkada
Erakusketa:
Ruth Asawa: Atzerabegirakoa
Gaiak:
Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Bolumena | Espazioa | Forma | Konposizioa | Lan-prozesua | Black Mountain College | Landareak | Mexiko | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Eskultura | Pintura
Aipatutako artistak:
Asawa, Ruth

Atal honek Asawaren obrako motiborik bereizgarri eta garrantzitsuena aurkezten du: “formaren baitako forma jarraitua”.

Berrogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, artistak aurkikuntza bat egin zuen: alanbre-zerrenda jarraitu bat hartu eta eskuz kiribilduta, esfera ireki bat sor zezakeen, eta, ondoren, kanporantz jarraitu zezakeen esfera hori beste batez estaltzeraino.

Asawak urte askoan jarraitu zuen horrela lan egiten. Printzipio horrek agerian uzten du jarraitutasunarekiko zuen interesa, eta gai horrek zeharkatzen du, hain justu, artistaren obra osoa.

Berak azaldu bezala: “Barrualdea eta kanpoaldea lotuta daude (...) Den-dena dago lotuta, eta jarraitua da”.

 

Titulurik gabea (S.095, Sei geruzako formaren baitako forma jarraitu, eseki, lobulubakarra) [Untitled (S.095, Hanging Single-Lobed, Six-Layered Continuous Form within a Form)], ca. 1952

Sail honetan ikusgai dauden eskulturak alanbre kiribilduz eginak dira, eta erakusten dute Asawak lengoaia eskultoriko bilakatu zuela forma jarraituaren ideia.

Tolucan ezagutu eta Black Mountain Collegen jarraitu zituen saski-formak garatzeari ekin zion 1951 inguruan, eta gardentasuna, errepikapena, bolumena eta espazio negatiboa bezalako ezaugarriekiko zuen interesarekin lotu zituen.

Eskultura-multzo horren adibiderik goiztiarrena 1952 ingurukoa da, eta agerian uzten du Asawa laster ohartu zela alanbre kiribilduarekin lan egitearen sorkuntza-ahalmenaz. Hamarkada luzez jarraitu zuen lan egiteko modu hori garatzen, baita inguruan ikusgai dauden pintura eta marrazkietan ere.

 

Titulurik gabea (PT.128, Platano-arbola) [Untitled (PT.128, Plane Tree)], 1959

Atal honetan, 1959an eginiko marrazkietako bat ere ikus dezakegu: Platano-arbola.

Marrazkiok Asawak kaligrafiarekiko zuen interesetik sortuak dira. Izan ere, txikitan ezagutu zuen kaligrafia, eta aurrerago sakondu zuen diziplina horretan, Hodo Tobase zen maisuarekin eginiko ikasketei esker.

Honako marrazki hau San Frantziskoko Golden Gate parkeko “platano-arbolen” irudikapen bat da.

Artistaren arabera, zuhaitzen forma bihurri eta adabegiz beteak paperean islatuz doaz tinta jariatzen eta pilatzen doan heinean. 

BESTE ATALAK

Sarrera

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

“Nola ikusi”: Black Mountain College, 1940ko hamarkada

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

Diseinu komertzialak, 1950eko hamarkadaren hasiera

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

“Den-dena dago lotuta”: formen baitako formak, 1950eko hamarkada

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

“Nire eskulturaren hiztegia”

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

Tamarind grabatuak, 1965

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

Natura, alanbre lotua eta eskultura berantiarra, 1960tik 1990era bitarteko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

Arte publikoa eta enkargu publikoak, 1960tik 1990era bitarteko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

“Bizitzak berak marrazten du”: Lorategitik, 1980tik 2000ra bitarteko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

Atrioa: Titulurik gabea (S.250, Lehenengo, bosgarren eta seigarren lobuluetan esferak dituen formaren baitako forma jarraitu, eseki, elkarlotu, zazpi lobuluduna)  [Untitled (S.250, Hanging Seven-Lobed Continuous Interlocking Form with Spheres in the First, Fifth, and Sixth Lobes)], ca. 1955

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

Noe Valley, 1960tik 2000ra bitarteko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

“Etxea dut estudio, orain eta beti”

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago