Edukira zuzenean joan

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa

“Nire eskulturaren hiztegia”

Info gehiago

Natura, alanbre lotua eta eskultura berantiarra, 1960tik 1990era bitarteko hamarkadak

Info gehiago

Iruzkinak

Tamarind grabatuak, 1965

1965ean, Asawak bi hilabete eman zituen Los Angelesko Tamarind Lithography Workshop litografia-tailerrean. Sorkuntza-espazio hori erabakigarria izan zen AEBko litografia artistikoa suspertzeko prozesuan.

Black Mountain Collegen Asawaren irakasle izaniko Josef Albers aritua zen aurretik tailer horretan, eta hark gomendatuta hartu zuten Asawa egonaldi bat egiteko.

54 grabatu egin zituen Tamarinden eman zuen denboran. Haietan, bere familiako kideak, loreak, platano-arbolak, aulkiak eta forma abstraktuak irudikatu zituen. Horietako batzuk ikusgai daude atal honetan.

 

Mitxoleta (TAM.1479) [Poppy (TAM.1479)], 1965

Litografia harri baten edo metalezko xafla baten gainean irudi bat egitea da, olio-arkatzak, argizariak edo tinta likidoa baliatuta. Zenbait prozesu kimikoren ondotik, irudia finkatu eta, prentsa batetik igarota, paperezko orri batera transferitzen da. Kolore bakoitzak bere harria edo plantxa behar du, eta banan-banan pasa behar da prentsatik.

Asawak ahal bezainbeste aprobetxatu zuen Tamarindeko lankidetza-prozesua, eta orpoz orpo lan egin zuen inprimatzaile maisuekin irudiak finkatzeko, harriak tindatzeko eta obrak estanpatzeko. Efektu-sorta zabala lortu zuen pieza haietan.

Garai horretako lanik ezagunenetako bat 1965eko Mitxoleta da: Kalifornia estatuko lore ofizialaren formatu handiko irudi bat.

Estanpa horretan, geruzaz geruza eraikita dago kolorea: lehenik horia erdian, gero petalo gorriak eta, azkenik, gouache berde urdinxka ilun bat.

Beheko aldean, behar baino lehen gelditzen da tinta; hala, zurtoina espazio negatiboan uzten du, eta petaloei, berriz, ertz leun eta argitsua ematen die.

BESTE ATALAK

Sarrera

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

“Nola ikusi”: Black Mountain College, 1940ko hamarkada

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

Diseinu komertzialak, 1950eko hamarkadaren hasiera

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

“Den-dena dago lotuta”: formen baitako formak, 1950eko hamarkada

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

“Nire eskulturaren hiztegia”

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

Tamarind grabatuak, 1965

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

Natura, alanbre lotua eta eskultura berantiarra, 1960tik 1990era bitarteko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

Arte publikoa eta enkargu publikoak, 1960tik 1990era bitarteko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

“Bizitzak berak marrazten du”: Lorategitik, 1980tik 2000ra bitarteko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

Atrioa: Titulurik gabea (S.250, Lehenengo, bosgarren eta seigarren lobuluetan esferak dituen formaren baitako forma jarraitu, eseki, elkarlotu, zazpi lobuluduna)  [Untitled (S.250, Hanging Seven-Lobed Continuous Interlocking Form with Spheres in the First, Fifth, and Sixth Lobes)], ca. 1955

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

Noe Valley, 1960tik 2000ra bitarteko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

“Etxea dut estudio, orain eta beti”

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago