Edukira zuzenean joan

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa

“Nola ikusi”: Black Mountain College, 1940ko hamarkada

Info gehiago

“Den-dena dago lotuta”: formen baitako formak, 1950eko hamarkada

Info gehiago

Iruzkinak

Diseinu komertzialak, 1950eko hamarkadaren hasiera

Izenburua:
Diseinu komertzialak, 1950eko hamarkadaren hasiera
Erakusketa:
Ruth Asawa: Atzerabegirakoa
Gaiak:
Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Erritmoa | Konposizioa | Papera | Diseinua | Black Mountain College | AEB | Josef Albers | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Asawa, Ruth

1950eko hamarkadaren hasieran, Asawak San Francisco State College delakoan —gaur egun, San Francisco State University— jarraitu zituen ikasketak, eta dantza, diseinu komertziala, errotulazioa, serigrafia eta pintura ikasi zituen bertan.

Zenbait tokitan jarri zuten ikusgai bere lana, besteak beste, Laverne Originals izeneko barne-diseinu etxeak San Frantziskon eta New Yorken zituen erakustaretoetan, baita Vogue eta beste zenbait aldizkaritan ere.

Urte haietan, Asawak diseinu-sorta zabal bat egin zuen, nola diren papiroflexia-piezetan oinarritutako plastikozko panelak, edo paper margoturako eta ehunkietarako estanpatuak, azken horiek askotariko motibodunak, hala nola meandroak edo are bere seme-alaba txikien oinatzak.

Laverne Originalsek alanbrezko saski apaingarriak masan ekoiztera gonbidatu zuen Asawa, baina artistak uko egin zion proposamenari, esperimentazio artistikoan zentratu ahal izateko.

 

Titulurik gabea (S.691, Marra horizontaldun hormarako paper-tolesa) [Untitled (S.691, Wall-Mounted Paperfold with Horizontal Stripes)], 1951

Atal honetan ikus daitezkeen paper tolestuko obrek agerian uzten dute Asawak origamiarekiko zuen interesa, eta nabarmenak dira Black Mountain College ikastegian Josef Albers maisuaren eskoletan eginiko ariketak ere.

Gogoan zuen ikasleek papera tolesten zutela material horren egitura-aukerak aztertzeko, eta gero lautu egiten zutela atzera, nola erantzuten zuen ikusteko.

1951ko Titulurik gabea (S.691, Marra horizontaldun hormarako paper-tolesa) lanean, sigi-sagan jarririko tolesturek tontor erritmikoak sortzen eta itzalak proiektatzen dituzte; tinta-zerrenda horizontalek, berriz, areagotu egiten dute efektu optiko orokorra.

Gerora, Asawak antzeko egitura bat moldatu zuen plastiko teleformatuzko horma-estaldura baterako, eta estaldura hori 1959an patentatu zuen.

BESTE ATALAK

Sarrera

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

“Nola ikusi”: Black Mountain College, 1940ko hamarkada

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

Diseinu komertzialak, 1950eko hamarkadaren hasiera

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

“Den-dena dago lotuta”: formen baitako formak, 1950eko hamarkada

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

“Nire eskulturaren hiztegia”

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

Tamarind grabatuak, 1965

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

Natura, alanbre lotua eta eskultura berantiarra, 1960tik 1990era bitarteko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

Arte publikoa eta enkargu publikoak, 1960tik 1990era bitarteko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

“Bizitzak berak marrazten du”: Lorategitik, 1980tik 2000ra bitarteko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

Atrioa: Titulurik gabea (S.250, Lehenengo, bosgarren eta seigarren lobuluetan esferak dituen formaren baitako forma jarraitu, eseki, elkarlotu, zazpi lobuluduna)  [Untitled (S.250, Hanging Seven-Lobed Continuous Interlocking Form with Spheres in the First, Fifth, and Sixth Lobes)], ca. 1955

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

Noe Valley, 1960tik 2000ra bitarteko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago

“Etxea dut estudio, orain eta beti”

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Iruzkina, 2026

Info gehiago