Edukira zuzenean joan

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz

Egeria, 2018

Info gehiago

Iruzkinak

Ongietorria eta bisitaldiaren sarrera

Guggenheim Bilbao Museoak ongietorria ematen dizue Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz erakusketara. Artista portugaldarrak azken 20 urteetan egindako hogeita hamar lan biltzen dira bertan.

Erakusketak atzera begirako ikuspegia eskaintzen badu ere, artelan hauen kokapenak ez dio erantzuten ordena kronologiko bati; aitzitik, Museoaren espazioen arabera antolatu da. Izan ere, espazioarekiko harremana eta bisitariarekiko elkar-eragina dira Vasconcelosen lanaren gakoetako bi. Horren erakusgarri dira kokapen zehatzetarako egindako instalazioak; adibidez, oraingo honetan Atriorako artistak diseinatu duen pieza.

Erakusketa honetan, Parisen jaio arren portugaldarra den artista honek erabiltzen dituen formatu, lengoaia eta material desberdin ugariak ikusiko duzu. Vasconcelosek gure eguneroko bizitzan ohikoak diren gauzekin lan egin ohi du: kontsumo-kulturatik aukeratutakoak dira horietako batzuk, baina artisautza tradizionaletatik hartutako objektuak ere erreskatatzen ditu; krotxe edo zeramika-lanak adibidez. Askotan, kultura portugaldarrari eta emakumeen eskulangintzari lotutako artisautzak izaten dira.

Nortasun portugaldarra, haren kulturaren eta haren historiaren berrikuspen kritikoak dira, izan ere, haren gai nagusietako batzuk.

Beste gogoeta-gai nagusietako bat, hain zuzen ere, emakumea da. Haren lanek ideia eta ikuspegi berriak ereiten dituzte gure gogoan, emakumearen pertzepzio sozialari, emakumearen nortasunari eta genero-arazoei buruz.

Joana Vasconcelosen begirada beti anitza, zabala eta kritikoa da. Ironiatik edo umorearen zentzu koloretsu batetik, ebazpen zorrotza eman baino, galderak jaurtitzen ditu. Kezkatzen duten gaien inguruan gogoeta egitera gonbidatzen gaitu, haien konplexutasuna nabarmenduz, eta egia biribilak ebazteko gaitasun eza beregain hartzen du.

Erakusketaren izenburuak The Velvet Underground rock bandaren kantu bat dakar gogora, I’ll Be Your Mirror (Zure ispilua izango naiz), Lou Reed-ek idatzi eta Nico kantari eta antzezle alemanak kantatu zuena. Gazte hil zen artista hari omenaldia da hau, baita hirurogeiko hamarkadan guztia ezbaian jartzen zuen pop kulturari eskainitakoa ere. Hala ere, erakusketari izena emateko, kantuaren izenburua orainaldira aldatu du artistak: Zure ispilua naiz. Horrela, erakusketako lanak ispilu gisa proposatzen ditu, non gure mundu garaikidearen jendarteko eta kulturako gaiak islatzen eta ezbaian jartzen diren.

BESTE ATALAK

Ongietorria eta bisitaldiaren sarrera

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Egeria, 2018

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Andregaia (A Noiva), 2001–05

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Valium-ohea (Cama Valium), 1998 eta Aspirina-besaulkia (Sofá Aspirina), 1997

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

www.fatimashop, 2002

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Topagunea (Ponto de Encontro), 2000

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Burka, 2002

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

I’ll Be Your Mirror, 2018

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Bihotz independentea (gorri) [Coração Independente (Vermelho)], 2005

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Rafael Bordalo Pinheiro saila: Braganza, 2017, Malinche, 2017, Portugalete, 2017, Samira, 2014, Nginga, 2015, Quixote, 2017, Mustang, 2017, Sancho Panza, 2017, La Católica, 2017, Gorgognes, 2017, Cortés, 2017, Tokalon, 2015, Vasco da Gama, 2017

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago