Edukira zuzenean joan

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz

Egeria, 2018

Info gehiago

Valium-ohea (Cama Valium), 1998 eta Aspirina-besaulkia (Sofá Aspirina), 1997

Info gehiago

Iruzkinak

Andregaia (A Noiva), 2001–05

Izenburua:
Andregaia (A Noiva), 2001–05
Erakusketa:
Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz
Gaiak:
Emakumea artean | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Argia | Materiala | Dualtasuna
Aipatutako artistak:
Vasconcelos, Joana

Argi-armiarma handi hau osatzen duten piezak ez dira argia islatzen duten ohiko beirakiak, euren lokarriak baliatuz elkarri lotutako tanpoiak baizik. Horrekin, Joana Vasconcelos-ek argi publikoaren pean jartzen du gauza intimo eta pribatu bat, baina mundu osoko emakume askorentzat ohikoa dena. Gaiari ikusgarritasuna emateko ariketa horretan, hilekoa normaltzen du artistak: emakumeen bizitzako egitate bat da, oraindik ere ezkutatzen dena eta tabu ere izaten jarraitzen duena, munduko leku batzuetan.

Eremu intimoaren edo pribatuaren eta eremu publikoaren arteko kontrastea lan honek eskaintzen dituen aurkakoen jolas ugarietako bat da.

Kontraste horietako beste bat da lanpara mota hauetan erabili ohi den beiraren hoztasun imajinatua eta kotoiaren epeltasun leunaren artekoa. Tanpoiak, gainera, errefusatzeko objektuak dira eta, beraz, urrun daude lanpara mota horietako luxuzko beiraki-aleetatik.

Izan daitezkeen esanahi-geruza horiei guztiei, beste bat gehitzen die Vasconcelosek lanaren izenburuarekin: Andregaia. Era horretan, erreferentzia egiten dio zenbait jendartetan, oraindik ere, emakumezkoei bakarrik inposatzen zaien ohitura: ezkontzara birjina iristearena.

Argi-armiarma tanpoiez irudikatzea, alde batetik, artistak gai hauek argitara ateratzeko duen gogoaren ondorioa da; bestetik, ikusleari argibidea eman nahi dio, gogoeta egin dezan jendarte askotan gertatzen denaren inguruan: emakumearen gorputzaren menderatzea eta haren sexualitatearen eta erotismoaren ezkutatzea.

BESTE ATALAK

Ongietorria eta bisitaldiaren sarrera

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Egeria, 2018

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Andregaia (A Noiva), 2001–05

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Valium-ohea (Cama Valium), 1998 eta Aspirina-besaulkia (Sofá Aspirina), 1997

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

www.fatimashop, 2002

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Topagunea (Ponto de Encontro), 2000

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Burka, 2002

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

I’ll Be Your Mirror, 2018

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Bihotz independentea (gorri) [Coração Independente (Vermelho)], 2005

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Rafael Bordalo Pinheiro saila: Braganza, 2017, Malinche, 2017, Portugalete, 2017, Samira, 2014, Nginga, 2015, Quixote, 2017, Mustang, 2017, Sancho Panza, 2017, La Católica, 2017, Gorgognes, 2017, Cortés, 2017, Tokalon, 2015, Vasco da Gama, 2017

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago