Edukira zuzenean joan

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz

Burka, 2002

Info gehiago

Bihotz independentea (gorri) [Coração Independente (Vermelho)], 2005

Info gehiago

Iruzkinak

I’ll Be Your Mirror, 2018

The Velvet Underground taldearen I’ll be your mirror (euskaraz, Zure ispilua izango naiz) kantua da lan honi izena ematen diona. Nortasunari buruz eta norberaren esentzia aurkitu beharraz hitz egiten da kantuan. Baina gauza guztien gainetik, gure burua bestearengan ikusteko eta ezagutzeko dugun gogoa adierazten du musikak. 

Lan honetan, erakusketako izenburuan bezala, ideia horri ere egiten dio erreferentzia Vasconcelos-ek.

Maskara veneziar handi bat da, 426 ispilu txikiz osatua. Berriro ere, guztiontzako ohikoa den eguneroko objektua erabiltzen du artistak, beste esanahi bat ematen dion gauzaki handiago bat osatzeko.

Esanahien jokoak elkarren aurka jartzen ditu hemen maskararen eta ispiluaren ohiko kontzeptuak. Maskarak nortasuna ezkutatzeko edo itxuraldatzeko eta, aldi berean, berri bat sortzeko balio du. Ispilua, berriz, errealitatea islatzen duen tresna izanik, hura itxuragabetzeko ere baliagarria izan daiteke: nortasun bihurritua edo puskatua erakuts dezake. Horrela, artistak agerian uzten du nola bi objektuok engainagarriak izan daitezkeen.  

Horixe da, hain zuzen ere, lan honetan gertatzen dena. Ispilu ugariz osatua izanik, maskara honek osorik islatzen duen errealitateak zati txikiak bakarrik erakusten ditu. Gainera, irudi puskatu hori aldatzen eta bilakatzen doa, ikuslea haren aurrean mugitu ahala.

Era horretan, artistak ezbaian jartzen ditu errealitateari buruz egiten diren baieztapen absolutuak. Gogoeta hau literatur tradizio portugesaren oinordekoa da; izan ere, ispiluekin egindako nortasun-jolas horiek hainbat idazleren lanetan aurki ditzakegu, esaterako, Fernando Pessoaren liburuetan. Vasconcelosek erakusten digu ez dagoela nortasun banaezin bakarra, baizik eta nortasunak ugariak, desberdinak eta aldakorrak izan daitezkeela, unearen eta egoeraren arabera. Eta horiek guztiek, gure alderdi horietako bakoitzak, osatzen dute irudi orokor hori, maskara hori, gizartean erakusten duguna.       

Lan honetan, maskara ispilua da, eta ispilua maskara.

BESTE ATALAK

Ongietorria eta bisitaldiaren sarrera

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Egeria, 2018

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Andregaia (A Noiva), 2001–05

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Valium-ohea (Cama Valium), 1998 eta Aspirina-besaulkia (Sofá Aspirina), 1997

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

www.fatimashop, 2002

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Topagunea (Ponto de Encontro), 2000

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Burka, 2002

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

I’ll Be Your Mirror, 2018

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Bihotz independentea (gorri) [Coração Independente (Vermelho)], 2005

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Rafael Bordalo Pinheiro saila: Braganza, 2017, Malinche, 2017, Portugalete, 2017, Samira, 2014, Nginga, 2015, Quixote, 2017, Mustang, 2017, Sancho Panza, 2017, La Católica, 2017, Gorgognes, 2017, Cortés, 2017, Tokalon, 2015, Vasco da Gama, 2017

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago