Edukira zuzenean joan

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz

I’ll Be Your Mirror, 2018

Info gehiago

Rafael Bordalo Pinheiro saila: Braganza, 2017, Malinche, 2017, Portugalete, 2017, Samira, 2014, Nginga, 2015, Quixote, 2017, Mustang, 2017, Sancho Panza, 2017, La Católica, 2017, Gorgognes, 2017, Cortés, 2017, Tokalon, 2015, Vasco da Gama, 2017

Info gehiago

Iruzkinak

Bihotz independentea (gorri) [Coração Independente (Vermelho)], 2005

Izenburua:
Bihotz independentea (gorri) [Coração Independente (Vermelho)], 2005
Erakusketa:
Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz
Gaiak:
Generoa eta sexualitatea | Heriotza | Artea eta musika | Artea eta emozioa | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Materiala | Kontsumoa | Luxua | Herri-kultura | Masa-kultura
Artelan motak:
Artisautza | Eskultura
Aipatutako artistak:
Vasconcelos, Joana

Bihotza emozioen ikur klasikoa da, kolorearen arabera esanahi bat edo beste bat adierazten duena. Vasconcelos-ek hiru bihotz handi sortu zituen, gorri, urre eta beltz koloretakoak, eta horiekin batera doazen fadoekin indartzen du bakoitzaren esanahia.

Bihotz gorria pasioaren sinboloa da, eta Amália Rodrigues abeslariaren Estranha forma de vida (Bizitzeko era bitxia) fadoaren doinua hartzen du; bertatik ateratzen da, halaber, lan hauei izena ematen dien “Bihotz independentea” bertsoa. Urre koloreko bihotza luxuaren adierazgarria da eta harekin batera Gaviota (kaioa) fadoa entzuten da. Eta azkenik, bihotz beltza, heriotza gogorarazten duena, Maldição (madarikazioa) fadoarekin batera agertzen da.      

Baina Joana Vasconcelosen lanean ohikoa den moduan, badira ezkutuko esanahi gehiago.

Bihotz bakoitza plastikozko mahai-tresna pila batez osatzen da: erabili eta botatzeko materialak dira, nahitaez kontsumo azkarraren ideiari erreferentzia egiten diotenak. Lan hauetan erabiltzeko, plastikozko objektu horiek berotu egin ziren, forma egokia emateko moduko pieza moldagarri bihurtu arte. Erabili eta botatzeko pieza horiek artisautza-teknikak baliatuz landu ziren, material nobleak izango balira bezala. Helburua zera zen, haiek erabilita, emozioen sinbolo unibertsala sortzeaz gain, Portugalgo nortasunaren adierazgarri izan litekeen zerbait egitea: Vianaren bihotza.    

Viana do Castelo hirian erromatarren aurreko garaitik dute filigranazko gauzak egiteko usadioa. Tradizio horren baitan egindako apaingarri guztietatik, bihotza da hedatuena, XVIII. mendetik Jesusen Bihotz Sakratuaren gurtzarekin lotua baitago. Eskulangintza fina izan arren, urrezko hari mehez egindakoa, herritarren artean duen arrakastak eragin du haren masako ekoizpena eta salmenta izugarria. Vianaren bihotza beste souvenir bat bihurtu da.

Era horretan, Portugalgo kultur nortasunaren inguruan pentsarazten digu artistak, kontsumoa-kulturaren inguruan, luxuaren eta erabili eta botatzeko denaren arteko aldearen inguruan. Hori guztia, emozio konplexuak marraztea eta zehaztea zaila den mundu batean gauzatzen du artistak, non fadoek iradokitzen duten sentimenduarentzako lekurik apenas dagoen.

BESTE ATALAK

Ongietorria eta bisitaldiaren sarrera

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Egeria, 2018

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Andregaia (A Noiva), 2001–05

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Valium-ohea (Cama Valium), 1998 eta Aspirina-besaulkia (Sofá Aspirina), 1997

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

www.fatimashop, 2002

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Topagunea (Ponto de Encontro), 2000

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Burka, 2002