Edukira zuzenean joan

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz

Ongietorria eta bisitaldiaren sarrera

Info gehiago

Andregaia (A Noiva), 2001–05

Info gehiago

Iruzkinak

Egeria, 2018

Joana Vasconcelos-en Bilboko erakusketaren erdigunea Egeria da, berariaz sortu baitu artistak Museoko Atrioan aurkezteko. Artelan hau Valquirias sailekoa da, hau da, artista 2004an diseinatzen hasi zen kokapen zehatzeko instalazio multzo batekoa. Mitologia nordikoko jainkosen izenak hartzen dituzte sail horretako lanek, hain zuzen ere, emakumezkoaren indar sortzaile ahaltsua jaso nahi dutelako. 381. urtean, gaur egungo Galiziako lekuren batetik abiatu zen Egeria, 5.000 kilometro luzeko bidaiari hasiera emanez. Europa osoa zeharkatu zuen Ekialde Hurbilera iristeko, eta Lurralde Santua, Egipto eta Siria bisitatu zituen. Modu horretan, Historiako lehenengo emakume bidaiarietako bat bihurtu zen, ezohiko abenturazalea, gizonen munduan bere kabuz bizitzera ausartu zena. Halaber, ahizpei igorritako eskutitzetan bidaiaren lekukotasuna utzi zuenez, bidaia-literaturaren aurrendaria ere izan zen.

Emakume hark ematen dio izena Joana Vasconcelos-en lan honi. Egitura handia da, ingura ezina, eta organismo bizidun bat balitz bezala zeharkatzen du Frank Gehry-ren eraikina. Museoaren formekin bat eginez, bertako zoko-moko guztietan sartu-atera dabil, hedatuz bere atal bihurriak, batzuetan erraboilen itxurakoak, airez betetako sustrai, tutu edo forma puztuen gisakoak.

Tamaina handia eta antolaketa konplexu hori ikusita, emakume haren balentria irudikatu besterik ezin dugu egin, artelana bere hedadura osoan ikusterik ez badugu ere. Haren inguruan bueltaka ibiltzea, besterik ez dugu. Gure izaera ñimiñoaz ohartarazten gaitu eta, aldi berean, gogorarazten digu inoiz ezin izango dugula erabat ezagutu espiritu abenturazale hori. 

Baina bidearen tarte batzuetan lagundu dezakegu, hura miretsi eta haren azalari arretaz erreparatu: era guztietako oihalek, ehunki brodatuek, krotxe, apaingarriek eta led argiek estaltzen dute Egeria. Eskuz egindako oihalen erabilera da artistaren bereizgarrietako bat. Material horien erabilita, nortasun kultural portugaldarrari egiten dio erreferentzia, baina emakumeen posizioa ere aldarrikatzen du. Izan ere, historian zehar emakumezkoak izan dira lan horiek egin dituztenak, eta alabek amengandik ikasi eta heredatu izan dituzte. Emakumezkoen genealogia ehuntzen duen lana da, emakumeak elkarrekin josi, eta etxearen apainketa eta etxeko ekonomiaren garapena ahalbidetzen dituena. Vasconcelosek balioetsi egiten du lan hori guztia, maiz gutxietsia izan dena, eskuz egina izateagatik.

Museoaren kanpoaldean ere tamaina handiko bi lan ikusi ahal izango dituzu. Horietako bat uztai handi bat da, ezkontzako eraztunen forma berregiten duena. Bakartia du izenburua, izan ere, harribitxi mota horretan txertatzen den harriari aipamena eginez. Oraingo honetan, whiski edalontziez osatua dago diamantea, eta euskarri duen uztaia hagun urreztatuez egina da. Objektu biek aberastasuna eta luxua iradokitzen dituzte, baina gizonezkoen ikuspegitik. Bien artean osatzen duten azken forma, ordea, emakumezkoei omen zegokien ezkontzeko gogoarekin lotua dago. Aurkakoen parekatze hori ohikoa da Vasconcelosen lanean, gu gogoeta egitera gonbidatzeko.

Museoaren kanpoaldean kokatutako beste lana Pop Oilarra da, Portugalgo sinboloa den oilarra irudikatzen duen eskultura. Eskuz margotu diren zeramikazko piezaz osatua da, eta argi eta soinu sistema bat dauka, tradizioa eta modernitatea uztartzeko.

BESTE ATALAK

Ongietorria eta bisitaldiaren sarrera

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Egeria, 2018

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Andregaia (A Noiva), 2001–05

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Valium-ohea (Cama Valium), 1998 eta Aspirina-besaulkia (Sofá Aspirina), 1997

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

www.fatimashop, 2002

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Topagunea (Ponto de Encontro), 2000

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Burka, 2002

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

I’ll Be Your Mirror, 2018

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Bihotz independentea (gorri) [Coração Independente (Vermelho)], 2005

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Rafael Bordalo Pinheiro saila: Braganza, 2017, Malinche, 2017, Portugalete, 2017, Samira, 2014, Nginga, 2015, Quixote, 2017, Mustang, 2017, Sancho Panza, 2017, La Católica, 2017, Gorgognes, 2017, Cortés, 2017, Tokalon, 2015, Vasco da Gama, 2017

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago