Edukira zuzenean joan

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz

Valium-ohea (Cama Valium), 1998 eta Aspirina-besaulkia (Sofá Aspirina), 1997

Info gehiago

Topagunea (Ponto de Encontro), 2000

Info gehiago

Iruzkinak

www.fatimashop, 2002

Moto-karro honek Fatimako Ama Birjinaren irudi txiki argiztatu ugari ditu, Ama Birjina horri eskainitako Portugalgo Santutegian elizkoiek erosi ahal dituztenak bezalakoak. Izan ere, instalazioarekin batera doan proiekzioan ikus daitekeenez, han erosi zituen artistak berak.

Proiekzioak, Erosketak egitera joan nintzen izenburupean, Vasconcelos-en bidaia jasotzen du, erromes bide horretako zati bat egiten eskultura hauek hartzen dituen moto-karroan. Beste erromes batek bezala, bidean topatu zituen zenbait dendatan erosi zituen Ama Birjinaren irudi horiek.

Fatimako Santutegia Portugalen sinboloetako bat da, tradizio katolikoa duen herri haren nortasun-ikurretako bat. Hura eraikitzeko bultzada han gertatutako mirariari lotua egon zen hasieratik. Kontakizunaren arabera, hiru artzainek Ama Birjinaren hainbat agerpen ikusi zituzten. Eliza Katolikoak gurtza onartu eta arautu zuenetik, munduan bisitari gehien hartzen dituzten lekuetako bat da gaur Fatima.

Horren ondorioz, erakargarri turistiko bilakatu da. Fatima, otoitzerako lekua ez ezik, komertziorako lekua ere bada. Irudi txiki hauek dira horren lekuko. Hauek erabiliz, kontsumo-objektu bat biderkatzeko baliabidea berreskuratzen du Vasconcelosek. Baina oraingo honetan ez du haiek erabilita tamaina handiagoko beste gauza bat osatu nahi, Aspirina-besaulkia edo Valium-ohea lanetan bezala. Kasu honetan, biderkatze horrek objektu horien ugaritasuna eta euren baitan duten kontraesana nahi du agerian utzi: masan ekoitzi eta saltzen dira, ez dute balio artistikorik, baina hala ere, jende askoren fedearen objektu kuttunak dira.  

Era horretan, erlijiotasunaren eta deboziozko objektuen salmentaren arteko gatazka agerian utzi nahi du artistak; halaber, kapitalismoaren eskrupulu falta ere nabarmentzen du, pertsonen espiritualtasuna eta fedea merkatu-gai bihurtzeko gauza baita. Salaketa are eta argiagoa izan zedin, erlijio-gaien salmentari eskainitako webgune baten izen bera eman zion bere lanari.

BESTE ATALAK

Ongietorria eta bisitaldiaren sarrera

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Egeria, 2018

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Andregaia (A Noiva), 2001–05

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Valium-ohea (Cama Valium), 1998 eta Aspirina-besaulkia (Sofá Aspirina), 1997

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

www.fatimashop, 2002

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Topagunea (Ponto de Encontro), 2000

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Burka, 2002

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

I’ll Be Your Mirror, 2018

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Bihotz independentea (gorri) [Coração Independente (Vermelho)], 2005

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Rafael Bordalo Pinheiro saila: Braganza, 2017, Malinche, 2017, Portugalete, 2017, Samira, 2014, Nginga, 2015, Quixote, 2017, Mustang, 2017, Sancho Panza, 2017, La Católica, 2017, Gorgognes, 2017, Cortés, 2017, Tokalon, 2015, Vasco da Gama, 2017

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago