Edukira zuzenean joan

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz

Bihotz independentea (gorri) [Coração Independente (Vermelho)], 2005

Info gehiago

Iruzkinak

Rafael Bordalo Pinheiro saila: Braganza, 2017, Malinche, 2017, Portugalete, 2017, Samira, 2014, Nginga, 2015, Quixote, 2017, Mustang, 2017, Sancho Panza, 2017, La Católica, 2017, Gorgognes, 2017, Cortés, 2017, Tokalon, 2015, Vasco da Gama, 2017

Izenburua:

Erakusketa:
Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz
Gaiak:
Emakumea artean | Sorkuntza artistikoa | Forma | Materiala | Tamaina | Herri-kultura
Artelan motak:
Artisautza | Eskultura
Aipatutako artistak:
Vasconcelos, Joana

Rafael Bordalo Pinheiroren zeramika-lantegiak 130 urte luzeko historia du. Artista izateaz gain, kazetaria eta irudigilea ere izan zen Pinheiro, eta haren sormenak bultzatuta, ehunka pieza sortu zituen Vasconcelos-ek, non itxura naturalistako animaliak nabarmentzen diren. Luxuzkoak izanda ere, eta pieza enblematiko eta tradizional hauen edertasuna agerikoa izan arren, lantegia kiebra jotzekotan egon zen, orain dela urte batzuk. Zenbait protestak eragotzi zuten haren itxiera. Hasieran artista hari eta haren diseinuei buruzko museoa egitea planteatu bazen ere, itxieraren aurka altxatu ziren gehienen asmoa lantegiaren jarduerari eustea izan zen.    

Ahots haietako bat zen, hain zuzen ere, Joana Vasconcelosena, ordurako hasia baitzen pieza hauek enkargatzen, kakorratzez egindako bere oihalez estali eta sail hauek sortzeko.

Era horretan, Portugalgo usadiorik herrikoienetako bi berreskuratzen zituen artistak, hau da, zeramika eta kakorratz-lana. Elkarrizketan jartzen zituen Bordalo Pinheiroren lanetan, zeramikaren hoztasuna ehunaren epeltasunaren parez pare jarriak. Beste kontraste nabarmen bat irudikatutako gaiarena da: zeramikazko piezek egiazkoen itxura duten animalien forma hartzen dute, baina dimentsio handiagoekin. Horregatik, armiarma, karramarro, otarrain, musker, liztor, suge edo igel handi horiek agertzen zaizkigu, nolabait ere, aztoragarriak. Ehunki batez estaliak, bigarren azal bat hartzen dute, forma geometrikoez, abstraktuez egindakoa, eta itxura misteriotsua eta surrealista samarra bereganatzen dute.

Kakorratz-lanak, gainera, etxeko giroa iradokitzen du. Emakumeak ekartzen dizkigu gogora: belaunaldiz belaunaldi, eguneroko lanekin batera, teknika ikasten eta lantzen aritu dira, ohegainekoak, mahai gaineko apaingarriak, txanoak, lepokoak eta halakoak ehuntzeko. Sail honetako piezak seriean ekoizteko ere, artistak emakume horietako asko kontratatu ohi ditu, jakintza hori eurekin gordetzen baitute. Artisautza baliotsua eta fina izanik ere, ospe eskasekoa da, izaera erabilgarria duelako. Hemen, Vasconcelosek baztertu egiten du alderdi hori, berezko edertasuna nabarmentzearren.

Vasconcelosen eskariak izan ziren lantegiari bizirauten lagundu zioten faktoreetako batzuk, eta gaur ere funtzionatzen jarraitzen du.

BESTE ATALAK

Ongietorria eta bisitaldiaren sarrera

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Egeria, 2018

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Andregaia (A Noiva), 2001–05

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Valium-ohea (Cama Valium), 1998 eta Aspirina-besaulkia (Sofá Aspirina), 1997

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

www.fatimashop, 2002

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Topagunea (Ponto de Encontro), 2000

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Burka, 2002

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Iruzkina, 2018

Info gehiago

I’ll Be Your Mirror, 2018