Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz
Topagunea (Ponto de Encontro), 2000
I’ll Be Your Mirror, 2018
Iruzkinak
Burka, 2002
- Izenburua:
- Burka, 2002
- Erakusketa:
- Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta kultura | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Herri-kultura
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Vasconcelos, Joana
Burka izeneko eskultura mekaniko honetan, zintzilik dauden hainbat oihal emeki-emeki altxatzen dira eta, handik segundo batzuetara, indarrez amiltzen dira. Lurrean, burka batez estalitako maniki-buru bat aurki dezakegu, haren azpian ezkutatzen direla jatorri anitzeko jantziak, tartean mendebaldekoak ere bai; esaterako, soldadu estatubatuar baten kamuflaje-jantzia.
Artistaren aitak Afganistanera bidaia egin eta handik ekarri eta oparitutako oihalek eman zioten lan hau egiteko ideia. Tartean burka bat zegoen, gure kulturaren imajinarioan ongi ezagutzen dugun jantzia, batez ere Afganistango gerraren irudiak munduari bira eman ziotenetik. Oihal-geruzek, zazpi guztira, erreferentzia zuzena egiten diete Portugalgo Nazaré herriko emakumeen usadiozko gonei, horiek ere zazpi geruzez osatuak baitira. Emakume ezkonduek bakarrik jantzi ditzakete gona horiek; birjinek, berriz, lau geruzez osatutakoak janzten dituzte eta alargunek bakarra, beltz kolorekoa.
Joana Vasconcelos-ek esanahiz betetako irudia sortu du hemen. Elkarren gainka diren oihal-geruza horien antzera, lan honetan elkarrekin existitzen dira esanahi ugari, elkar estaliz eta ezkutatuz.
Guztiek ere emakume gorputza dute gogoeta gaia, haren ukapena, haren ezkutatze behartua, emakumeak ikusezin bihurtzerainokoa.
Hala ere, geruzak agerian utzi ahala, ohartzen gara burka ez dela ikusezin bihurtzeko ahalmen hori duen bakarra. Bestelako usadio kultural batzuetatik etorritako oihalek ere badute hori, nahiz eta, hurbilekoak eta ezagunak izanik, errazago onartzen ditugun.