Edukira zuzenean joan

Juan Muñoz. Atzera begirakoa

hezkuntza-edukia

Futurismoa edo artearen konbentzionalismoekin haustea

Izenburua:
Futurismoa edo artearen konbentzionalismoekin haustea
Erakusketa:
Juan Muñoz. Atzera begirakoa
Gaiak:
Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Soinua | Irratia | Musika-tresnak | Filippo Tommaso Marinetti | Luigi Russolo
Mugimendu artistikoak:
Futurismoa
Artelan motak:
Soinu-artea

1905–1935 Filippo Tomaso Marinetti poeta italiarrak bere Radio Sintesi-ak, isiltasuna nagusi duten bost pieza labur, sortu zituen.

1913 Luigi Russolo margolari eta musikagile italiarrak L’arte dei rumori (Soinuen artea) manifestua idatzi zuen, Futurismoak musika modernoaren inguruan egin zuen ekarpen nagusietako bat, alegia. Urte bete beranduago, Intonarumori, berak asmatutako musika-tresnen hotsetan oinarritutako konposizio bat, eszenaratu zen.

1933 Marinettik La Radia manifestua argitaratu zuen. Bertan talde futuristak irratiko artearen gakoak azaldu zituen artea espazioaren mugetatik aska zezakeen tresna gisa, artea bera infinitua eta denboragabea bilakatuz.