Edukira zuzenean joan

Juan Muñoz. Atzera begirakoa

hezkuntza-edukia

Diego Velázquez

Izenburua:
Diego Velázquez
Erakusketa:
Juan Muñoz. Atzera begirakoa
Gaiak:
Artearen historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Eskala | Nanoak | Diego Velázquez | Bestea
Aipatutako artistak:
Muñoz, Juan

Velázquez-ek makertasun fisikoak zituzten pertsonaiak irudikatzeagatik interes berezia erakutsi zuen, adibidez nanoak. XVII. mendean, nanoak, bufoiak eta makertasunak zituzten bestelako pertsonaiei bakarrik onartzen zitzaien gorteari buruzko kritikak egitea, haien makertasun fisikoa zela eta errealitatea desitxuratu edo puztu baitzezaketen.

Muñoz-ek, irudi hauekin eskala-joko bat sortzeaz gain, alteritateareri edo “bestetasunari” buruzko ideiak irudikatzeko erabiltzen ditu nanoak, beste gizakiongandik bisualki desberdinak direnak.

Diego Rodríguez de Silva y Velázquez. Francisco Lezcano, “Vallecas-eko mutikoa”, ca. 1640. Museo del Prado, Madril
Juan Muñoz. Dwarf with a box (Nanoa kutxa batekin), 1988. Tate Gallery, Londres