hezkuntza-edukia
Fluxus. Dadaismoaren oinordetza eta John Cage
- Izenburua:
- Fluxus. Dadaismoaren oinordetza eta John Cage
- Erakusketa:
- Juan Muñoz. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artearen historia | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Soinua | Irratia | Marcel Duchamp | Dick Higgins | Erik Satie | George Brecht | James Joyce | John Cage
- Mugimendu artistikoak:
- Dadaismoa | Fluxus
- Artelan motak:
- Soinu-artea
1937 John Cage musikagile estatubatuarrak bere manifestua idatzi zuen. Artista honen lanak soinua eta konposizioa era librean erabiltzen dituelako bereizten dira.
1958–1960 John Cagek “Musika esperimentalari” buruzko eskola eman zuen New School for Social Researchen, Fluxus mugimenduko artista askoren topalekuan.
1963 George Brecht musikagile estatubatuarrak Water Yam aurkeztu zuen. Pieza honetan objektuak euren soinudun ezaugarriengatik erabiltzen ditu eta Fluxus mugimenduan eragin handia izan zuen.
1966 Dick Higgins artista polifazetikoak “intermedia” hitza lehen aldiz erabili zuen Statement on intermedia artikuluan, arte-diziplina desberdinak nahasten dituen arte-mota berri bat definitzeko.
1979–1982 WDR irrati alemanak irratirako hainbat pieza sortzeko eskaria egin zion Cageri. Honek Roaratorio. An Irish circus on Finnegans wake eta irratiko artearen lanik gorentzat hartzen den John Cage: James Joyce, Marcel Duchamp, Erick Satie: An Alphabet egin zituen.