hezkuntza-edukia
Dino Buzzati
- Izenburua:
- Dino Buzzati
- Erakusketa:
- Juan Muñoz. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Dorreak | Artea eta literatura | Eragin artistikoa | Dino Buzzati | Otto Kurz
- Aipatutako artistak:
- Muñoz, Juan
“Ez zen ikaragarria, ezta inola ere ederra Bastiani gotorlekua: haserri txikiak, dorrerik ez, bastioi harrigarririk ez, zerion biluztasun hori ezin zezakeen ezerk ere leundu, ezerk ere ez zituen bizitzaren goxotasunak gogora ekartzen; hala eta guztiz ere, bart gauean haitzartearen sakonean zegoenean, Drogok liluratuta begiratzen zion, ezinegon adierazi ezina bihotzean”.
Dino Buzzati-ren (1906–1972) Il deserto dei Tartari (Tartariarren basamortua) lana eraikin militar handi baten istorioa da: Drogo gerlariak tartariarren etorreraren zain ematen du bizitza osoa, lautada handi bati so.
Juan Muñoz-en Minaret for Otto Kurz (Minaretea Otto Kurz-entzat) bezalako behaketa-dorreak gizakiaren itxaropenak eta beldurrak azaltzen dituen Buzzatiren istorio nostalgiko horren irudikatzea dira.
Dino Buzzati. Il deserto dei Tartari (Tartariarren basamortua)
Juan Muñoz. Minaret for Otto Kurz (Minaretea Otto Kurz-entzat), 1985. Francis de Beir-en bilduma.