Edukira zuzenean joan

Juan Muñoz. Atzera begirakoa

hezkuntza-edukia

Georges Pierre Seurat

Georges Pierre Seurat-en (1859–1891) Bainua Asnières-en lanak igande bateko atsedena irudikatzen du. Pertsonaien artean dagoen espazioak euren arteko distantzia markatzen du eta, leku berean baldin badaude ere, euren artean harremanik ez dagoela erakusten du.

Muñoz-entzat denboran gelditutako amets-eszena da, ezereza begiestearen modukoa.

Muñozen lanetan ere ageri dira ezaugarri horiek —pertsonaien arteko komunikazio eza, izoztutako irudien sentsazioa eta protagonisten itxarote-jarrera— Conversation Piece (Solasaldi-eszena) lanean adibidez.

Georges Pierre Seurat. Bainua Asnières-en1884. National Gallery, Londres
Juan Muñoz. Conversation Piece (Solasaldi-eszena), 1998. Instalazioa Little Haven Beach-en, South Shields, New Castle, 1999. Art on the Riverside – South Tyneside Metropolitan Borough Council-en eskaera.