Edukira zuzenean joan

Juan Muñoz. Atzera begirakoa

hezkuntza-edukia

Muñoz-en artistak: hausnarketak

Juan Muñoz-ek Artearen Historia eta mendebaldeko kultura sakon aztertu zituen eta artista, idazle eta lanen aipamen zuzen eta zehatzak egin zituen idatzietan, solasaldietan eta elkarrizketetan.

Nahiz eta artista horiek eragin zuzenik ez izan Juan Muñozen lanetan, egile horien zein ezaugarri interesatzen zitzaizkion ikus daiteke, antzekotasunak edo erreferentziak ageri direlako lanotan.

Atal honetan hainbat arotako artista eta idazle ospetsuen lanak azaltzen dira, Errenazimendutik XX. mendera arte: Giotto di Bondone, Francesco Borromini, Diego Velázquez, Edgar Degas edo T. S. Eliot, besteak beste. Artista horien lan bakoitzaren ondoan, lan horrekin antzekotasunen bat duen Juan Muñozen obra ageri da, baita azalpen labur bat ere.