hezkuntza-edukia
T. S. Eliot
- Izenburua:
- T. S. Eliot
- Erakusketa:
- Juan Muñoz. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Gizakia | Artea eta literatura | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Poesia | T. S. Eliot
- Aipatutako artistak:
- Muñoz, Juan
"... I. HILEN EHORZKETA
Apirila da hilik krudelena, lur / Hileko lilak haztan, oroimena eta desira / Nahasten, sustrai uherrak / Udaberriko euriez eragiten. / Neguak berotan mantendu ginduen, lurra / Elur ahanzkorrez estaltzen, bizitza apurra / Tuberkulu eiharrez elikatzen. / Udak ustekabean hatzeman ginduen, / Starnbergersee gainean / Euri zaparrada batekin ailegatzen; arkupetan geratu ginen / Eta gero argia jarraitu genuen, / Hofgarteneraino, Eta kafea hartu eta solasean aritu ginen ordu betez. / Bin gar keine Russin, stamm’ aus Litauen, echt deutsch. / Eta haur ginela, artxidukearenean geundela, Ene lehengusuak trineoan atera ninduen. / Eta beldurra ukan nuen. Marie, Marie. / Oratu gogor, esan zuen berak. Eta beherantza! / Mendietan, han aske senditzen duzu zeure burua".
T. S. Eliot-en (1888–1965) literatura-ekoizpenak mundu hutsa eta atsekabetua erakusten du gizarte-arazo nagusien inguruko kontzientzia sortzeko: gizakia bere ingurua bezain antzua da. Bere lana “…ahots bat gela hutsean bezalakoa da...”, dio Muñoz-ek.
Juan Muñozen lehenengo zoru-lanak The Wasteland (Lur-eremua) izenburua zuen, Elioten olerkiaren izen bera, alegia.
T.S. Eliot. The Waste Land (Lur-eremua). Zatia (Joseba Sarrionandiaren itzulpena)
Juan Muñoz. The Wasteland (Lur-eremua), 1987. Elayne eta Marvin Mordes-en bilduma, Palm Beach, Florida.