Edukira zuzenean joan

Juan Muñoz. Atzera begirakoa

hezkuntza-edukia

XXI. mendeko soinudun arterantz esperimentatzen

1966 Pierre Schaeffer musikagile frantziarrak Traité des objets musicaux idatzi zuen. Schaefferrek lehen aldiz erabili zituen “akusmatika”, “musika konkretua” eta “entzute murriztua” terminoak soinuaren berezko hautemateari buruz hitz egiteko.

1967 Max Neuhaus estatubatuarrak, “soinudun instalazioa” lehen aldiz erabili zuen artistak, soinua erabili zuen espazioa berriro definitzeko eta era plastikoan lantzeko.

Suediako Irratiaren Literatura- eta Arte-sailak (LOK) “text-sound composition” terminoa erabili zuen irratirako soinudun poesiaz mintzatzeko.

1981 IBM-k bere lehen PCa merkaturatu zuen, teknologia berri hori soinua lantzen zuten artistentzat ere eskuragarri utziz.

1983 Guide des objets sonores liburuan, Michel Chion musikagile eta musikologo frantziarrak Schaefferren kontzeptuak berriro hartu zituen.

1985 José Iges artista espainiarrak RNE-ko Radio-2n Ars Sonora entzuteko artea eta irratiko arteari buruzko programa aurkeztu zuen, arlo horretako sortze‑lana sustatuz.

1986 Trevor Wishart musikagile britainiarrak Sound Symbols and Landscapes idatzi zuen, non espazio baten soinu-grabaketa aipatzen duen, irudi bat sortuz (1960ko hamarkadatik aurrera artista ugarik erabilitako baliabidea da hori).

1990 Internet informazio estetikoa eta teknikoa bidaltzeko tresna bilakatu zen; era horretara, artista bisualei soinuarekin eta lengoaia eta baliabide berrien nahasketarekin esperimentatzeko zituzten aukerak zabaldu zitzaizkien.

1993 Francisco López-ek eta Klaus Schuwerk-ek, Tonhaus (Sound Building) lanean, arkitektura eta soinua erlazionatzen dituzte zirkulazioaren eta erantzun akustikoaren bitartez.

1997 Diziplina matematikoak, prozesu kaotikoei loturikoak bereziki, musikagile batzuentzat inspirazio-iturri nagusi bilakatu ziren. Arlo honetan eragin handia izan zuen Francisco Guerrero-ren (1951–1997) lanak. Prozesu horiek alderdi musikal eta bisual bikoitz batera zuzentzeak teoria hauen hedapenean funtsezko garrantzia izan zuen.

1999 Jio Shimizu artista japoniarrak espazioa bertan sortzen diren soinuen bitartez soilik existitzen dela dio; hau da, soinurik gabe ez dago espaziorik.

Achim Wollscheid bezalako artistek espazioa soinuen sortzaile gisa ulertzen dute: ixten ari den ate bat, marmarka ari den jendea, etab.

2001 Gero eta sofistikatuagoak diren programa informatiko berriek biztanleriaren zati handi bati gerturatzen eta errazten diote musikaren sormena. Parisko IRCAM bezalako zentro klasikoek tresna hauen garapen profesionalean dihardute. Aurrerakuntza handiak egiten dira entzumenaren psikologiaren eta semantika musikalaren alorretan.

2002 Abangoardiek eta sortzaileek, Luciano Berio esaterako, apurka-apurka tonalitate- eta polaritate-kontzeptuak berrerabiltzeari ekin diote, kontzeptu horiek ikuspuntu post-serialista kontuan hartuta birkokatuz.

2003 Salvatore Sciarrino-k musika-sormena eta testu klasikoak eta hiri-kulturakoak uztartu zituen Quaderno di Strada-n. Isiltasunak eta kanonetik eratorritako soinudun materialen dekonstrukzioak hizkuntza berrien osagai izaten jarraitzen dute.

2004–2007 Brian Ferneyhough-ek, bere sortze- eta irakasle-lanagatik gehien gailendu den jardunean dagoen musikagileetako batek, Walter Benjamin filosofoari buruzko Shadowtime opera estreinatu zuen eta “Ernst von Siemens” saria jaso zuen bere musika-ibilbideagatik.