Edukira zuzenean joan

Juan Muñoz. Atzera begirakoa

hezkuntza-edukia

Francesco Borromini

Juan Muñoz-en iritziz Francesco Borromini-ren (1599–1667) arkitekturak ziklikoki antolatzen diren espazioak sortzen ditu, hasierarik eta amaierarik gabe, artistaren iritziz “hazten jarrai zezaketenak”. Halaber, aukera anitzeko eta etengabe aldatzen diren lekuak direla uste du; euren ezaugarriak argiaren eta iluntasunaren bidez are gehiago nabarmentzen dira eta guztia zain dagoela edo zernahi gerta daitekeela ematen du.

Muñozen aburuz, Borromini “engainuaren maisua” zen eta une batez ikusleak ezustean beste bat bilakatuko zen errealitatean sinestea lortzen zuen. Errealitatearen eta ilusioaren arteko mugen lausotasun hau, egoera bat beste bat bilakatze hau Muñozen lanean ere antzeman daiteke.

Francesco Borromini. San Carlo alle Quatro Fontane eliza. Erroma, 1634–1641.
Juan Muñoz. Double Bind (Lotura bikoitza), 2001. Instalazioa Turbinen aretoan, Tate Gallery, Londres.