Edukira zuzenean joan

Juan Muñoz. Atzera begirakoa

hezkuntza-edukia

Soinudun artearen historia eta bilakaera laburra

Izenburua:
Soinudun artearen historia eta bilakaera laburra
Erakusketa:
Juan Muñoz. Atzera begirakoa
Gaiak:
Artea eta pertzepzioa | Artearen historia | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Soinua | Isaac Newton
Artelan motak:
Soinu-artea
Aipatutako artistak:
Muñoz, Juan

Soinudun arteak soinua elementu nagusitzat dituzten lanak barne hartzen ditu, adibidez eskultura jakinak, instalazioak, poesiak, irratiko artea edo performanceak. Arte plastiko eta ikus-arteen, eszena-arteen, musikaren eta soinuaren arteko harremana aztertzeko antzinateraino atzera egin behar da. Juan Muñoz-engana iristeko, beraz, hasierara jo beharko dugu...

K.a. VI. mendean, antzinateko Grezian, azaleratu zen soinuarenganako eta honek plastikarekin duen harremanarenganako gizakiak duen jakin-mina. Jakin-nahi hori mendeetan zehar idatzitako filosofia eta mistika tratatuetan jasoa geratu da.

XVII. mendean Isaac Newton-ek era zientifikoan aztertu zuen lehen mailako koloreen eta musika-eskalaren arteko harremana.

XVII. eta XIX. mendeen artean, hainbat saiakuntza egin ziren eremu honetan: efektu bisual ezberdinak sortuz argia iragaten zuten koloretako likidoekin, linterna magikoekin, edo automata musikalekin.

XX. mendean, musikak gauzak gogora ekartzeko eta abstrakziorako duen gaitasunak eta muga fisikorik ez izateak artea errealitatearen imitaziotik askatzeko eta sortze‑prozesuari nahiz ikuslearen pertzepzioari garrantzia emateko lanean ziharduten abangoardia mugimenduak inspiratu zituen.